Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Udal Eskola Kontseiluaren funtzionamendua salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek

jon gonzalo

2007-2008 ikasturtea bukatu berri da eta Udal Eskola Kontseiluak ez du bilera bakar bat egin. Halaxe salatu zuten atzo ezker abertzaleko Xanti Angulo eta Itsasne Alvarez zinegotziek. «Hezkuntza Batzordearen hainbat bileretan gai hau mahai gainera ekarri dugu, baina ez dute ezer ere egin», salatu zuen Xanti Angulok.

Aurtengo bilera gabezia, ordea, ez da berria izan. Udal Eskola Kontseiluak bost urte daramatza bilerarik egin gabe. Anguloren esanetan, «herriko eskola komunitate guztiek Udalaren hezkuntza politikan parte hartzeko helburua finkatzen dute Eskola Kontseiluaren estatutuek. Beraz, uneotan Udal Gobernu taldea herritarren partehartzea ukatzen ari dela esan daiteke».

Bost urte bilerarik gabe

Udal Eskola Kontseilua azken bost urteetan bildu ez den arren, denbora honetan guztian Udalak Kontseiluari diru kopuru bat esleitu diola salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek. «Azken bost urte hauetan 203.375 euro gastatu dituzte. Kontseiluaren estatutuetan argi esaten da Udalak emandako dirua berak kudeatuko duela, baina Kontseilua ez bada bildu, eta, ondorioz, aurrekontuak eta gastuak ez baditu ontzat eman, norbait ari da ezkutuan Kontseiluaren funtzioak betetzen».

Halaber, Kontseiluaren azken urteko gastuak aztertu dituzte ezker abertzaleko zinegotziek, eta Kontseiluaren eginkizunekin bat ez datozen gastuak daudela ondorioztatu dute: «Esate baterako, Belabaratz aterpetxearen garbiketa gastuak Kontseiluaren diruaz ordaindu dira, nahiz eta ikastetxe bakar batek behin soilik erabili. Hainbat ikastetxeetako mantentze lanak ordaintzeko edo Gazteria Sailak antolatutako Bideo Lehiaketa ordaintzeko ere Kontseiluaren dirua erabili dute».

Bilera egiteko eskaera

Azken bost urteetako funtzionamendua alde batera utzi eta datorren ikasturterako Udal Eskola Kontseiluaren bilera eskatu dute ezker abertzaleko zinegotziek, «Kontseilua herritarren parte-hartzerako tresna bat delako».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa