Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Festa hasi da San Pedron, koloretsu

Sanpedroak

Arraunlariek, Txoko Elkarteko bazkideek eta Ondartxo Abesbatzakoek bota zuten atzo jaien hasiera iragartzeko suziria

olatz mitxelena

20:30ak ziren atzo sanpedroen hasiera iragarri zuen suziria Alkatordetzatik bota zutenerako, ordurako jai giroa nagusi zen arren barrutiko kaleetan. Jaien hasieran, aurten urteurrena ospatzen ari diren elkarteak izan ziren protagonista; Arraun Elkartea sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari delako; Txoko Elkarteak, 75. urteurrena duelako, eta Ondartxo Abesbatzare sorreraren 25. urteurrena delako.

Omendutako hiru elkarteetako kideek, suziria botatzearekin konformatu ez, eta hasiera koloretsua eman zioten festari. Torrean bildu ziren omendutako guztiak, eta antzinako jantziak soinean, desfilean joan ziren plazaraino.

Aurten Libian arraun egingo duten arraunlariak aurkeztu zituzten lehenik Torrean, eta ondoren, gainontzeko omendutakoekin batera, garai bateko arraunlariak irten ziren desfilean, tartean, ondoko hauek: Ignacio Alzua; Jose Leon Arrieta; Luis Arrieta; Peio Arrieta; Jose Luis Arrillaga; Antonio Carrera; Luis Mari Goikoetxea; Jose Antonio Korta; Mikel Kortadi; Jose Ramon Martinez; Fermin Muguruza; Jose Juan Passicot; Luis Mari Sagasti; Imanol Etxeberria; Jose Erauskin, Nikasio Urkizu; Antxon Saldias eta Jose Ibarguren.

Txiki, gazte eta heldu

Txikienak aurretik hasi ziren festaz gozatzen, ordea, beraientzako antolatu baitzituzten arratsaldean jolasak, askaria eta buruhandiak.

Gazteak, aldiz, frontoian bildu ziren arratsaldean, Futbito Txapelketaren finala ikusteko.

Jada gauean, lehen eguneko huts egin ezinezko hitzordua izan zuten sanpedrotarrek danborradarekin. Pobladotik plazaraino, danbor hotsek girotu zuten festa. Arrantzale jantziak soinean, ozen abestu zuten San Pedroko martxa danborradan irten zirenek.

 

gaurko egitaraua



09:00. Diana trikitilariekin.

10:30. Zirko tailerra.

12:30. Erraldoi eta buruhandiak.

18:00. Haurren Iñude eta

Artzaiak.

20:30. Helduentzako globo

gerra frontoian.

22:00. Kantu afari herrikoia txosna gunean.

24:00. Feos pero majos

taldearen kontzertua txosna

gunean.



 

udalaren oharra sanpedrotarrei



«San Pedro jaietako egitarau aldizkarian, akats tekniko bat tarteko, Pasaiako Udalaren iragarkian Donibaneko argazki bat agertzen da. Jakin ezazue gure asmoa, Arizabalo Jauregiaren, hau da Udal egoitza berriaren argazkia ateratzea zela, baina maketazioan Donibaneko argazki orokor bat azaldu da.

Barka bezate beraz, gure historia xelebrean anekdota bitxi moduan geratzea espero dugun gertakari honekin minduta sentitu direnak eta aukera aprobetxatu nahi dugu herritarrak festetan murgiltzera bultzatzeko eta pasaitar guztiak San Pedroko festetara gonbidatzeko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa