Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 19, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Hurrengo zortzi hilabeteetan ez dute herrian telefonia mugikorreko antenarik jarriko

Udala

Koldo Mitxelenako Guraso Elkarteak jarritako mozioa onartu zuten atzoko Udalbatzarrean

jon gonzalo

Telefonia mugikorreko antenen auzia konpontzeko lehen urratsa eman zuten atzo Errenteriako Udalbatza osatzen duten alderdiek. Hain zuzen ere, hurrengo zortzi hilabeteetan herrian telefonia mugikorreko antenarik ez jartzeko proposatzen zuen mozioa onartu zuten.

Koldo Mitxelena Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak (AMPA) aurkeztu zuen mozioa Udalean, eta EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeak alderdien babesa izan zuen. Gainontzeko alderdiak, berriz, (PSE-EE, EAJ, EA eta PP) abstenitu egin ziren.

AMPAk aurkeztutako mozioak bi puntu zituen. Lehenengoan, «telefonia mugikorreko antenen instalakuntza zortzi hilabetez atzeratzeko» eskatu zuten. Bigarrenean, berriz, «telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bat egiteko» proposatu zioten Errenteriako Udalari.

Bigarren puntuari dagokionez, telefonia mugikorreko ordenantza bidean dela azpimarratu zuen Juan Carlos Merino alkateak. «Telefonia mugikorreko ordenantza berria oso aurreratua dago, eta Hirigintza Batzordean eztabaidatu ondoren, aurki aurkeztu ahal izango dugula uste dugu», azaldu zuen Merinok.

Gainontzeko erabakiak

Udalbatzaren atzoko bilkuran beste bi erabaki ere hartu zituzten. Batetik, 2007ko Ohiko Aurrekontuaren kontu orokorra onartzea, eta, bestetik, 4/08 zenbakiko kreditu aldaketari oniritzia ematea.

Bestalde, galdera eta eskarien atalean aurtengo madalenetan entzierrorik zergatik ez ote den izango galdetu zion alkateari EAE-ANV alderdiak. Juan Carlos Merinoren erantzuna honako hau izan zen: «Udaltzaingoak entzierroaren segurtasuna ezin izango duela bermatu jakinarazi zidan, eta horren aurrean entzierroa bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dut».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa