Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

28 elkartek 'Euskara Elkartera'-ko konpromisoak martxan jarri dituzte

Euskara

Elkarte bakoitzak bere neurrira egindako hitzarmena sinatu du Ttur-Tturren eta Udalaren laguntzarekin

goiatz labandibar

Herriko 28 elkartek dagoeneko martxan jarrita dituzte Euskara elkartera egitasmoaren baitan hartu dituzten konpromisoak.

Herenegun, elkarteetako ordezkariak «zoriondu» zituzten Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek -egitasmoa bultzatu eta kudeatzen duten erakundeek-.

Euskararen erabilera, %71koa

Aitziber Arnaiz Udaleko euskara teknikariak azaldu zuenez, Oiartzungo elkarteetako kideen %87a euskaraz ongi hitz egiteko gai da.

Euskararen presentziari dagokionez, %71koa da eta euskaraz egiten dena, %50a da.

«Honek ez du esan nahi elkarteen erdiak euskaraz funtzionatzen duenik», zehaztu zuen Arnaizek. «Gure helburua ezagutza eta erabileraren arteko tartea txikitzea da».

Hitzarmenak, neurrira eginak

Bakartxo Arabolaza suspertzaileak azaldu zuen «elkarte bakoitzak neurrira egindako konpromisoak» hartu dituela. «28 hitzarmenen artean, ez daude bi berdin», gaineratu zuen Arabolazak.

Udalak laguntza ekonomikoak ere bideratzen ditu euskalduntzen laguntzeko.

Bukaeran, Saioa Ballesteros Ttur-Tturreko lehendakariak elkarte bakoitzari txartel bana banatu zien, Lartaungo txistularien laguntzarekin eta Ander Lizarralderen bertso bat entzun ondoren.

 

elkarteak



Aldeguna Elkartea.

Girizia Elkartea.

Girizia Mendizale Taldea.

Girizia Sokatira Taldea.

Elizaldetarrak Judo Elkartea.

Artaso Elkartea.

Bizardia Elkartea.

Oiartzun irratia.

Iturriberri Elkartea.

Ibargain Musika Eskola.

Killirikupe Emakume Taldea.

Lartaun Txistulari Taldea.

Margosoro akademia.

Oiartzungo kenpo kai.

Oiartzun Kirol Elkartea.

Doneztebe parrokia.

Oiartzungo Emakume Taldea.

OIARPE.

Kataxulo Gaztetxia.

Iurrita Gune Soziokulturala.

Goiko Eskola kulturgune okupatua.

Saskilagunak Saskibaloi Taldea.

Girizia Pilota Saila.

Oiartzungo Bertso Eskola.

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea.

Urtxalle Elkartea.

OMTE.

Altzibarko Billera Elkartea.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Auzo batzarra
OIARTZUN, Ugaldetxoko eskola zaharrean - 2008-11-21

deialdiak

Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa