
San Pedro jaietan murgilduta
Jaiak
Txapelketa asko jokatu ziren atzo; frontenis eta esku pilotako finalak, koadrilen arteko paella txapelketa, baita arrantzarena ere
eihartze aramendia
Egun oparoa izan zen atzo San Pedron. Eguraldiak lagunduta aurreikusi bezala ekintza guztiak egin ahal izan ziren, guztiak giro onean.
Goizean goizetik hasi ziren ekimenak. Lehenengoa Torreatzen, Arrantza Txapelketa. 38 bikotek hartu zuten parte, bikote bakoitza txalupa batean. Azkenean, bikote irabazlea Karlos eta Pello izan ziren, Gimlet izeneko txalupan egin zuten arrantza.
Txapelketa ugari
Arrantzaz gain, beste hiru txapelketa jokatu ziren: frontenisena, esku pilotarena eta paellarena.
Frontenisean bi mailatan jokatu zen, gazteak eta helduak. Gazteen mailan, Aizpea eta Leire bikoteak irabazi zuen eta helduen mailan, berriz, Lia eta Maialen bikoteak. Eskuz binakako Herri Txapelketan, Urko eta Jon Ander izan ziren irabazle.
Eguerdi aldera, usain goxoa nagusitu zen San Pedron, hainbat koadrillek paella egin zuten eta guztien artean Torrea koadrillaren paella izan zen gehienen gustukoa. Egin eta ondoren jan. Frontoian koadrillen arteko bazkaria izan zen eta Antxeta Elkartean presoen aldeko bazkaria egin zuten.
Kantuak ere ez ziren falta izan. Bodegoitik aterata eta trikitilari eta pandero jolearen laguntzarekin, Kantuz ekimenaren baitan abesten aritu ziren kaleetan zehar, tartean Ramon Agirre antzezlea izan zen.
Eguna gozo bukatu zen. Kontzertuen ondoren, txosna gunean txokolatada izan zen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Musika
Kontzertua
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-11-23
Musika
Kontzertua
OARSOALDEA, Gezala Auditoriumean - 2008-11-23
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.