Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Ereintzak 'Eskubaloiaren Eguna' ospatu zuen atzo, eta taldetik pasatutako jokalari asko bildu ziren, festa giroan, jokatzeko eta garai zaharrak gogoratzeko

Eskubaloiaren festa handia

olatz mitxelena

Eskubaloia festarako aitzaki izan zen atzo Errenteria-Oreretan. Ereintza Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, Eskubaloiaren Eguna izan zen, eta hitzordura urte hauetan guztietan Ereintzatik pasatu diren jakolariak bildu ziren.

Telleri-Alde ikastetxean izan zen kirol festa. Goizeko 10:00etatik 20:00etara eskubaloi partidak izan ziren, ia etenik gabe. Bazkarirako baino ez zen jokoa geratu. Batzuk jokatzen ari zirela, besteak beroketetan ikus zitezkeen. Orain jokalari diren gazteak zein aspalditik eskubaloia utzia dutenek jolastu zuten, baina, atzokoak, lehiatik baino, jaiatik izan zuen gehiago.

Bazkaria eta argazki erakusketa

Bazkaria Telleriko frontoian egin zuten, eta hango hormetan taldekoen argazki zaharrak jarri zituzten ikusgai. Mahairen bueltan, Ereintzako elastikoak soinean eskubaloian emandako urteak gogoratzen aritu ziren gehienak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa