Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

ainara herrero ð- Realeko jokalaria

«Superligan jokatzeak ilusio handia egiten dit»

Futbola

Ainara Herrero 21 urteko lezoarra fitxatu du Realak; Allerrun eta Oiartzunen jokatu ondoren, Superligan jokatzeko aukera izango du datorren denboraldian

jon gonzalo

Ainara Herrero (1986, Lezo) futbolari handia izateko bidean da. 21 urterekin Realak fitxatu berri du, eta datorren denboraldiari itxaropentsu begiratzen dio.

Noiz eta nola hasi zinen futbolean?

Txikitatik asko gustatu izan zait. Hasieran, eskolan eta kalean jokatzen nuen eta, ondoren, Allerrun hasi nintzen. Hamar urterekin hasi eta bederatzi urte egin nituen bertan.

Hemeretzi urterekin Oiartzunen hasi zinen, ezta?

Allerrun nintzela Oiartzundik deitu ninduten eta ez nuen bitan pentsatu. Nazional Mailan jokatzea aurrerapauso bat izan zen, eta Oiartzunen pasatu ditudan bi urteak oso onak izan dira.

Espero al zenuen Realak fitxatzea?

Egia esan, ez nuen espero. Realeko entrenatzailea, Garbiñe, ezagutzen nuen eta Realarekin entrenamendu batzuk egiteko deitu ninduen. Entrenamenduak ondo atera zitzaizkidan, eta, azkenean, fitxatu egin naute.

Datorren denboraldiari begira zein helburu dituzu?

Superligan jokatzeak sekulako ilusioa egiten dit, baina badakit ez dela erraza izango. Lehenik eta behin, hamaikakoan postu bat lortzen saiatuko naiz eta, ondoren, ahalik eta jokorik onena egitea da nire helburua.

Zelai erdian jokatzen duzu, baina golak egiten ere badakizu. Realarekin gol bat sartzeak ilusio handia egingo lizuke, ezta?

Bai, noski. Ni ez naiz aurrelaria, baina azken denboraldian gol dezente sartu ditut, guztira, hemeretzi. Realarekin zaila izango da hainbeste sartzea, baina saiatu, saiatuko naiz.

Uztailaren bukaeran hasiko duzue aurredenboraldia Realean. Ordura arte atseden hartuko al duzu?

Ez, egia esan, Donosti Cup-en jokatzeko asmoa daukat. Oiartzungo eta Touringeko jokalari talde bat elkartu eta talde bat ateratzeko asmoa dugu. Ondo pasatzea da helburua. Hori bai, ez dut atseden hartzeko denborarik izango.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa