Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Galiziako Astea «jendetsua eta interesgarria» izan dela adierazi dute antolatzaileek

Kultura

Zumardian jarritako postutik ehunka lagun pasatu dira asteburuan; hitzaldiek ere harrera ona izan dute

jon gonzalo

Herenegun bukatu zen Galiziako Astearen XIX. aldia, eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Xose Antonio Vilaboa Barreiro antolakuntzako kidearen esanetan, «aurtengo ekitaldiak jendetsuak eta interesgarriak izan dira».

Joan den asteartean abiatu zen Galiziako Astea. Egun horretan, Estadea aldizkariaren aurkezpena egin zuten. Ondorengo bi egunetan, berriz, Jorge Coira eta Xose Estevezen hitzaldiak izan ziren. «Eurokopako partidak direla -eta iaz baino jende gutxiago etorri zen hitzaldietara, baina ez dut uste kexatzeko moduan gaudenik. Xose Estevezek, esate baterako, makina bat lagun bildu zituen».

Zumardiko postua

Urtero legez, ostiraletik igandera, Galiziako gastronomiari eskainitako postua jarri zuten antolatzaileek Gamon Zumardian.

«Galiziako ohiko jakiak eta edariak dastatzeko aukera eman dugu, eta ehunka lagun pasatu dira bertatik. Larunbatekoa eta igandekoa, batez ere, oso egun jendetsuak izan ziren», azaldu du Xose Antonio Vilaboak.

Jakiez eta edariez gain, ordea, bestelako ekitaldiak ere antolatu zituzten postuaren inguruan: «Donostiako Galizia Etxeko gaita-joleak, dantzarien erromeria, Sestaoko Nosa Xente talde folklorikoa... Musika eta dantza uztartu genituen eta horrek giroa berotzeko balio izan zuen».

Datorren urtean berriro

Errenteria-Oreretako Galiziako Asteak 19 urte bete ditu , eta antolatzaileak pozik daude ekitaldiak hartu duen indarrarekin: «Udaleko ordezkariek laguntza handia ematen digute, eta herritarren babesa ere oso handia da. 2.000 galiziar inguru bizi dira herrian. Horregatik, aste hau antolatzen jarraitzea oso garrantzitsua da».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

1953an jaiotakoen bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA, Lezoko Etxeberri jatetxean - 2008-10-30

Musika

Santa Zeziliako kontzertua
OIARTZUN, Aialde kalea eta Doneztebe plaza - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa