
Lezoko Bekoerrota kiroldegian euskal makilaren inguruko teknikak ikasteko ikastaroa egon da asteburu honetan, eta hainbat profesionalen testigantza jaso dute bertara gerturatu direnek.
Euskal makila gertutik
nahiara gago
Euskal makilaren inguruko formarkuntza eta erakustaldi saioa egin zen pasa den asteburuan Bekoerrota kiroldegian, Siziliako (Italia) adituen eskutik.
10-12pertsona inguru gerturatu ziren ikastaro honetara; batzuk, lehenagotik euskal makila ezagutzen zutenak eta beste hainbat, euskal makilaren erabileraz ezer ere ez zekitenak. Labainekin ere praktikatu zuten ikastaro honetan.
Saio hauek bultzatzen, Fortuna Elkartea dago, euskal makilaren tradizioa Euskal Herrian nahiz nazioartean ezagutarazteko lanean. Horretarako, udaran hainbat ikastaro burutuko dira elkarte honen eskutik, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Bertan, euskal makilaren erabilerari buruzko hastapenak eskainiko dira, oinarrizko teknikak eta abileziak garatzeko asmoz. Saio horietako bat izan zen Bekoerrotakoa.
Nazioartean ere bai
Euskal Herritik kanpo, Kanariar Uharteetan ere, euskal makilaren artea erakusten aritu ziren pasa den maiatzean. «Bertan, oso emaitza onak lortu genituen, jendea harrituta gelditu zen» dio Igor Otaegik, euskal makila zer den irakasten duen kideetako batek.
Hala eta guztiz ere, lehenik eta behin, Euskal Herrian ezaguna izatea gustatuko litzaiekela azaldu zuten asteburuan Lezon, eta herrian egindako saiakera bide horretatik doa.
Izan ere, nahiz eta Euskal Herriko mugak gainditu dituen, oraindik ere muga handiago bat gainditzear dago: emakumeen parte-hartzea eta muga horiek hausteko prest agertzen da Igor Otaegi antolatzailea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21
antzerkia
'Enkantatua' antzezlana
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-22
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.