
Abegi Taldeak botako du xanistebanetako txupinazoa
Jaiak
Jai Batzordeak iaz desagertutako aisialdi taldeak egindako lana omendu nahi du hartutako erabakiarekin
GOIATZ LABANDIBAR
Abegi Aisialdi Taldeko kide izandakoek botako dute aurten xanistebanetako txupinazoa abuztuaren 2an.
Jai Batzordeak hala erabaki du, 20 urtean egindako lana omentzeko.
20 urtez, Jai Batzordeko kide
Izan ere, martxan egon den 20 urte horietan Abegi Taldea Jai Batzordeko kide izan da eta ume jolasak eta txokolatada antolatu izan dituzte.
Iaz, urtetako ibilbidea egin ondoren gazte aisialdia lantzen, desagertu egin zen Abegi, hainbat arrazoirengatik.
Egitaraua osatua dago
Joan den astean bildu zen Jai Batzordea azkenekoz eta txupinazoa zeinek bota aukeratu zuten.
Dagoeneko 2008ko xanistebanetako egitaraua osatua dago.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
deialdiak
Auzo batzarra
OIARTZUN, Artaso Elkartean - 2008-11-21
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.