Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Fanderian, Beraunen eta Ugaldetxon jokatuko dituzte Donosti Cup-eko partidak

Futbola

Igandean hasiko da txapelketa eta hainbat herrialdetako 241 taldek parte hartuko dute, tartean, eskualdeko batzuk

jon gonzalo

Donosti Cup-en XVII. aldia igandean hasi eta hilaren 12an bukatuko da. Zazpi egun horietan mundu guztiko futbol jokalari gazteak ikusteko aukera izango da Gipuzkoako hainbat txokotan, tartean, Oarsoaldean.

Fanderiako, Beraungo eta Ugaldetxoko futbol zelaietan Donosti Cup-eko hainbat kanporaketa jokatuko dira datorren astean, eta eskualdeko futbolzaleek goi mailako futbol partidak ikus ahal izango dituzte. Partidak ikusteko sarrera doan da, eta antolatzaileek joateko deia egin diete futbolzaleei.

241 taldek parte hartuko dute

Donosti Cup-en XVII. aldian hamabi herrialdetako 241 taldek parte hartuko dute. Guztira, 4.500 futbolari izango dira aurtengo txapelketan arituko direnak. Horietatik, 850, emakumezkoak.

Berrikuntzei dagokienez, Israelgo Abu Gosh-Meserevet taldea aipatu beharra dago. Israelgo talde honek jokalari arabiarrekin eta judutarrekin jokatzen du, eta elkarbitza sustatzearen alde egindako lanagatik mundu guztian da ezaguna.

Halaber, baliabide ekonomiko urriak dituzten beste zenbait talde ere gonbidatu ditu antolakuntzak, hala nola, Peruko eta Senegalgo talde bana.

Izena emateko epea, bukatzear

Taldeetako jokalarien eta entrenatzaileen izena emateko epea larunbatean bukatuko dela gogorarazi dute antolakuntzatik. Nolanahi ere, Internet bidez izena eman nahi dutenek gaur izango dute azken eguna. Hain zuzen ere, 20:00etan bukatuko da saretik izena emateko epea.

Donosti Cup-en posta elektronikoa honako hau da: info@donosticup.com. Telefonoz izena eman nahi dutenek, berriz, 943 467 954 telefonora deitu behar dute.

 

datuak



Datak. Hilaren 6tik 12ra jokatuko da txapelketa.

Talde kopurua. 241 talde arituko dira.

Futbolariak. 4.500 gaztek parte hartuko dute.

Partidak. 600 partidatik gora jokatuko dira.

Taldeen jatorria. Alemania,

Kanada; Espainia; Frantzia; Israel; Italia; Maroko; Peru; Portugal; Errusia; Senegal; Amerikako Estatu Batuak eta Euskal Herria.

Talde berriak. Israelgo talde bat (judutarrak eta arabiarrak elkartzen dituena), Marokoko talde bat, Peruko talde bat, Senegalgo beste bat eta Errusiako bi.

Emakumezkoen taldeak. 42 (850 jokalari). Iaz baino %20 gehiago.

Futbol zelaiak. Asti; Ugaldetxo; Irungo Bentak; Anoetako Estadio Txikia; Zubieta; San Ignacio; Martutene; Cesar Benito; Herrera; Hernani; Fanderia eta Beraun.

Finalak. Zubieta XXI Realeko kirol instalakuntzetan jokatuko dira final guztiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa