Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Kultur Sustapen Taldea bigarren izan da Eibarko eta Azkoitiko txapelketetan

Xakea

ðð

Jokalari onenaren sariak irabazi zituzten herriko xake taldeko partaideek bi probetan

iban iza

Herriko Kultur Sustapen Taldearen uztak ez du atsedenik xakean. Izan ere, herriko xakelariak txapeldunorde izan ziren Eibarko eta Azkoitiko xake txapelketetan iragan asteburuan.

Eibarko lehiaketa larunbatean jokatu zen (Jose Mari Kruzeta XXIV. Oroitaldia izenekoa), denera, 18 talderen parte-hartzearekin. Taldeen arteko liga baten ondotik, Txus Agirretxek, Mikel Alvaradok eta Jose Ramon Rosek osaturiko Kultur Sustapen Taldea bigarren gelditu zen, Grosen atzetik eta Gasteizko San Viatorren aurretik. Gros talde txapeldunak 59,5 puntu lortu zituen, Kultur Sustapen Taldeak 58,5 puntu, eta San Viatorrek 49 puntu.

Kultur Sustapen Taldeak bigarren postua lortzeaz gain, taldeko kide Txus Agirretxek eta Jose Ramon Rosek jokalari onenaren sariak irabazi zituzten haien xake taulatan.

Azkoitin ere bigarren

Igandean, bien bitartean, Kultur Sustapen Taldeak Azkoitiko XXVI. Nazioarteko Xake Txapelketan parte hartu zuen, beste 12 talderekin batera. Oraingoan, Txus Agirretxek, Javier Dominguezek, Mikel Alvaradok eta Pablo Zuñigak ordezkatu zuten herriko taldea. Partaide ezberdinak, baina emaitza bera. Izan ere, herriko taldeak bigarren postua lortu zuen berriro Azkoitian, oraingoan ere, Gros taldearen atzetik. Hirugarren postuan, berriz, Eibar taldea gelditu zen. Grosek 41 puntu lortu zituen, Kultur Sustapen Taldeak 40,5 puntu, eta Eibarrek 32. Halaber, Javier Dominguezek eta Mikel Alvaradok jokalari onenaren sariak jaso zituzten Azkoitian.

Asier Pedrera

Bestalde, aipatzekoa da Sustapeneko kide Asier Pedrerak Euskadiko selekzioarekin parte hartu duela Espainiako Txapelketan, 14 urte azpikoen mailan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa