Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Atxilotutako zortzi gazteak gaur pasatuko dira Auzitegi Nazionaletik

Politika

Oiartzungo udaletxean agerraldia egin ondoren, Donostian atxilotu zituen Espainiako Poliziak

erredakzioa

Gaur deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean atzo atxilotutako Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo zortzi gazteek.

Agerraldia egin zuten Oiartzungo udaletxean atxilotu aurretik, «euskal gazteriaren kriminalizazio saiakerak» salatzeko eta euren egoera azaltzeko.

Oinatz Arbelaitz; Maitane Linazasoro; Alain Luna; Oihana Mujika; Imanol Sagarzazu; Hodeiertz Urain; Egoitz Urbe eta Iker Zabala dira atxilotuak.

Apirileko sarekadarekin lotura

Gazte horien kontra apirilaz geroztik bilatze eta atxilotze agindua emana zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Apirilaren 18an beste hamar gazte atxilotu zituzten sarekada polizial batean; atzo atxilotutakoen bila ere joan ziren euren etxeetara, baina ez zituzten topatu.

Ordutik, epailearen aurrean deklaratzen saiatu direla azaldu zuen gazteen abokatuak, Iker Sarriegik, baina epaileak ez diela «halakorik onartu» esan zuen.

«Ilegaltasunaren mugan dago epailearen jarrera», esan zuen abokatuak, «komisaldegian, torturatuak eta autoinkulpatuak ikusi nahi zituen gazte hauek».

Epailearen jarrerak gazteen «bermeak» kolokan jartzen zituela ere salatu zuen Sarriegik.

«Ez gara terroristak»

Gazteek argi dute zein den euren kontrako atxilotze aginduaren arrazoia: «Ez gara ez terroristak ezta gaizkileak ere. Gazte eta independentista izatea da gure delitu bakarra», zehaztu zuten.

Euren kontrako frogarik «ez dagoela» azpimarratu zuten gazteek eta abokatuek.

Agerraldian gazteek Gazte eta aske irabazi arte zioen kamisetak zeramatzaten jantzita.

«PSOEren estrategia da»

«Euskal gazteriak beti erakutsi du aurrera egiteko indarra eta aurrera egingo dugu», esan zuten gazteek.

Ziurtzat jo zuten atxilotuko zituztela. «Atxilotuko gaituzte, baina ez gaituzte kriminalizatuko».

«PSOEk diseinatutako estrategia errepresiboaren» barruan kokatu zuten euren kontrako atxilotze agindua, «lehenago beste toki batzuetako gazteei bezala, guri ere egokitu zaigu».

«Gure aukera berresten dugu»

Deia luzatuz bukatu zuten agerraldia gazteek: «Gure aukera politikoa berresten dugu eta gazteei antolatzeko eta borrokatzeko deia egiten diegu».

Eskualdeko gazteekin batera, Barakaldoko bi gazte ere, Jon Villanueva eta Asier Gomez, agerraldian izan ziren. Gero, Espainiako Poliziak Donostian atxilotu zituen horiek ere. Maiatzaz geroztik bilatze eta atxilotze agindua zuten euren kontra.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Zinea

Film emanaldia
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-11-22

deialdiak

Ate irekien eguna
OIARTZUN, Auzokalte Elkartean - 2008-11-22

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa