
Aurtengo madalenetan ez da entzierrorik izango. Merino alkateak hartu du erabakia, udaltzainen txosten batean oinarrituta. Txostenaren arabera, «entzierrotako segurtarsuna ezin da bermatu».
Entzierrorik gabeko festak
jon gonzalo
Zezenzaleak haserretzeko moduko erabakia hartu du Errenteriako Udalak. Aurtengo madalenetan ez da entzierrorik izango. Hainbat urtetako ohitura bertan behera utzi duen erabakia Juan Carlos Merino alkateak hartu du. Hori bai, Udaltzaingoaren txosten batean oinarritu da. Udaltzainen arabera, «entzierrotako segurtasuna bermatzea ezinezkoa da».
Hainbeste urte eta gero, ordea, zergatik ezin da aurten entzierrotako segurtasuna bermatu? Erabaki honek Eusko Jaurlaritzak indarrean jarriko duen Zezen Ikuskizunetarako Legean du oinarria. «Lege hau oso zorrotza da, eta entzierro bat egiteko segurtasun neurri handiak eskatzen ditu. Antza, Udaltzaingoak neurri horiek guztiak betetzeko modurik ez dagoela jakinarazi dio alkateari, eta azken honek entzierroak bertan behera uzteko erabakia hartu du», azaldu du Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak.
Azken erabakia onartzen duen arren, entzierroa mantentzearen aldekoa zen Joxe Mari Burgos: «Ni entzierroa mantentzearen aldekoa nintzen, baina alkatearen erabakia ulertzen dut, bera baita herritarren segurtasuna bermatzearen arduraduna. Dena den, iazko segurtasun neurri berdinak hartuta, aurtengoan ere entzierroa egiteko aukera bazegoela uste dut».
Sokamuturra eta zezen bolaztatuak ez dituzte debekatu
Aurtengo madalenetan entzierrorik izango ez den arren, sokamuturra eta zezen bolaztatuak bere horretan mantenduko dira. Alegia, sokamuturra 07:30ean egingo dute egunero, Herriko Plazan. Zezen bolaztatuak, berriz, zezen plazan izango dira. Goizetan, sokamuturraren ondoren. Arratsaldetan, berriz, 19:00etatik aurrera.
«Segurtasunari buruzko txostenean, sokamuturra eta zezen bolaztatuak ez dira aipatzen. Beraz, urtero bezala egingo ditugu», azaldu du Joxe Mari Burgosek.
Datorren urtekoa erabaki gabe
Aurtengoan entzierrorik ez izateak ez du esan nahi datorren urtean egoera bera errepikatuko denik. Izan ere, egoera aldatzeko lanean ari dira Udaleko arduradunak. «Eusko Jaurlaritzaren Zezen Ikuskizunetarako Legeak goizeko zortziak baino lehen ezin dela zenketarik egin aipatzen du. Beraz, entzierroak ordubete atzeratzeko asmoa dugu. Aldaketa horrekin eta Udaltzaingoaren laguntzarekin segurtasuna bermatzeko baldintzak beteko ditugu», azpimarratu du Burgosek.
juan carlos merino alkatearen azalpenak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.