
Cazorla Sarajevon dago jada
Kirola
Judoka lezoarra bihar hasiko da lehian, Europako Txapelketan; finalera iristeko aukerak ditu Cazorlak
u. etxebeste
Andoni Cazorla, hamabost urteko Judoka lezoarra, Sarajevon (Bosnia Herzegobina) dago jada Europako Judo Txapelketan parte hartzeko. Helburu garbia du: etxera Europako txapelarekin itzultzea. Murtziako Torre Pacheco herrian egindako txapelketan, Espainiako Eskolarteko bigarren postuan gelditu zen lezoarra. Bertan lortu zuen Cazorlak Europako Txapelketan parte hartu ahal izateko txartela.
Garaipena helburu
73 kilotik gorako mailan arituko da Cazorla. Irabazteko helburuarekin joan da Sarajevora. finalera iritsi eta hau irabaztea zaila izango dela jakin arren, balentria lortzea ezinezkoa ez dela badaki.
Europako Judo Txapelketa , bihar, etzi eta etzidamu egingo da. Egun horietan guztia ematen saiatuko da garaipena lortzeko.
Ibilbide oparoa
Denboraldi bikaina egiten ari da Cazorla. 2007ko urrian Espainiako Txapeldun izan zen. Otsailean, lehen postuan gelditu zen Espainiako Kadeteen Mailan, baita martxoan Fuengirolan egindako Nazioarteko Txapelketan ere. Hilabete beranduago urrezko domina lortu zuen Portugalen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.