
Kirol elkarteen mahaia ostegunean bilduko da
Kirola
Kirol Elkarte, ikastetxe, herritar eta Lezoko Udalaren arteko bilera da, «koordinazioa bilatzeko»
IKER VIDAL
Lezoko Udalak kirol gaietarako mahaia deitu du pleno aretoan datorren ostegunerako, 20:00etan, kirol denboraldia bukatu berri delako. Mahaiaren helburua da Lezon kirolarekin zerikusia duten eragile ezerdinak biltzea eta hauen koordinazioa indartzea.
Donibane kaleko Kultura Aretoan atzo egin zuten agerraldian, Arkaitz Angiozar, Lezoko Udaleko Kirol teknikariak, mahaiaren funtzio eta helburu nagusiak zeintzuk diren azpimarratu zituen.
«Joan den urteko urrian, denboraldi hasieragatik, bilera bat egin genuen. Oraingo deialdian, denboraldi bukaerako balantzea egin nahi dugu eta datorren urterako helburuak finkatu». Lezon praktikatzen diren kirol ezberdinen inguruan eztabaidatuko da.
Eragile ezberdinen arteko «koordinazioa bultzatu»
Kirol gaien mahairako, kirol elkarte, ikastetxe eta herritarrak deitu dituzte Udaletik. Angiozarren iritziz, «guztiak dira beharrezkoak eta guztion iritzia jakin nahi dugu herrian kirolaren erabilera egokia egin dadin».
Udaleko kirol teknikariarentzat, «bilera garrantzitsua da, kirol elkarte, ikastetxe, Udal eta herritar ezberdinen arteko koordinazioa eta elkar lana indartzea duelako helburu».
Kirol ekimen honetan herritarrek parte har dezaten eskatzen dute Lezoko Udaletik. «Kirol ezberdinak ezagutzera eman eta hauen koordinazioa bilatzea beharrekoa da eta», gaineratu du Angiozarrek.
Mahaiaren gai zerrenda
Datorren astean egingo den kirol gaien mahairako, gai zerrenda bat prestatu du Udalak. Gai zerrendarekin bileran aztertuko diren gai garrantzitsuenak laburbildu nahi dira.
Aurtengo denboraldiak utzi dituen emaitzen balorazioa egingo da alde batetik, eta datorren urteari begira aurreikuspenak zeintzuk diren aztertuko da.
Bilerako gai zerrendak lau puntu nagusi dauzka: kirol sail ezberdinen arabera denboraldiaren balorazioa egingo da; ikasturte bukaerako diru-laguntzen egoera zein den aztertuko da; hurrengo denboraldirako diru-laguntzak eta azkenik, bileran proposatzen den edozein gairen errepasoa egingo da.
Diru-laguntzentzako «plegu luzapena»
Eguneko gai zerrendako hirugarren puntuan datorren denboraldiko diru-laguntzak jorratuko dira. «Diru laguntzentzako plegu luzapen bat proposatuko dugu bileran», azaldu du Udaleko kirol teknikari Arkaitz Angiozarrek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.