Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Grande-Marlaska epaileak zazpi gazte baldintzarik gabe espetxeratu ditu

Politika

Imanol Sagarzazu 6.000 euroko bermea ordainduta aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak

erredakzioa

Oinatz Arbelaitz; Maitane Linazasoro; Alain Luna; Oihana Mujika; Hodeiertz Urain; Egoitz Urbe eta Iker Zabala gazteak baldintzarik gabe espetxeratu zituen atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak.

Imanol Sagarzazu, berriz, 6.000 euroko bermearekin aske gelditu zen, karguekin.

Espetxeratutako gazteak Madrilgo Soto del Real kartzelan daude atzotik. Fiskalak eskatutako neurriak onartu zituen epaileak.

Herenegun atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostian, euren borondatez deklaratzera zihoazenean.

Hiru ordu inguruko deklarazio hartzea

Goizeko 10:00ak aldera hasi zen epailearen aurrean deklaratzen lehenengo atxilotua, Maitane Linazasoro oreretarra, konfiantzazko abokatuarekin Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. aretoan, Grande-Marlaska epailearen aurrean.

Azkarra izan zen deklarazio hartzea, 13:30ak alderako, zortzi gazteek deklaratu zuten epailearen aurrean.

Tratu egokia jaso dute

Gazteen abokatuek azaldu dutenez, atxiloturik egon diren bitartean tratu egokia jaso dute gazteek Espainiako Poliziaren eskutik eta komunikaturik egon dira.

Batzuentzat, Madrilerako bidaia gogorragoa izan zen. «Hiruri bidaia postura arraroetan eginarazi diete», kontatu zuten gazteen abokatuek.

«Segi eta kale borroka»

«Segiko kide izatea eta kale borroka ekintzetan parte hartzea» egozten die epaileak zortzi gazteei. Kartzelara eraman aurretik, espetxeratuek gurasoekin bost minutuz egoteko aukera izan zuten Auzitegi Nazionaleko kalabozoetan.

Askatasunak atzo bertan espetxeratzeak salatu zituen: «Justizia epaitegiz mozorrotu nahi duten gerra tribunala da Auzitegi Nazionala, gazte hauen atxiloketan argi ikusi denez». Gazteen askatasuna ere aldarrikatu du erakundeak.

Senideak eta lagunak, Madrilen

Atzo, berriz ere mobilizazio jendetsuak izan ziren gazteen herrietan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Autobusa beteta abiatu zen atzo lagun eta senideekin 06:00etan Madrilera, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo jendearekin.

Haiek izan ziren Sagarzazuri lehen harrera egin zietenak bermea ordainduta kalera atera zenean.

Goizaldean iristekoa zen Sagarzazu Errenteria-Oreretara lehenengo -jaioterrira- eta Oiartzunera gero -bizi den herrira-.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa