
Carrefourreko merchandisingeko langileak greban daude
Oiartzun
Soldata eta lan baldintza «duinak» eskatzeaz gain, «kaleratzeen kontra» egiten dute protesta
goiatz lAbandibar
Carrefour merkataritza guneko merchandising lanetan aritzen diren langileak greban daude, «soldata eta lan baldintza duinen alde eta azken egunetako kaleratzeen kontra».
Langileek jakitera eman dutenez, Marketing Aplicado eta Diana Promociones enpresekin negoziatu arren, «ez zaigu grebara joatea besterik geratzen, aipaturiko enpresen itxikeria dela eta».
Olaberrian ere, greban
Produktuak apaletan jartzen aritzen diren langileek salatu dutenez, «Carrefourreko saltoki-guneetan lan egin arren,urrun gaude bertako langileen baldintzetatik».
40 orduko lan astearen truke 600 euro gordin irabazten dituzte merchandisingeko langileek, «Lanbide arteko gutxieneko soldata baino zertxobait gehiago».
Olaberriako Carrefourreko merchandisingeko langileak ere greban daude.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.