
Santakrutzak irailaren 12an hasiko direla erabaki du
Jai Batzordeak
Jaiak
Santa Krutz egunak igandearekin bat egiten duenez, jaien hasiera ostiralera aurreratzea adostu dute
Iker vidal
Lezoko Jai Batzordea iraileko jaiak prestatzen hasia da dagoeneko. Bi bilera egin dituzte Kultura Aretoan, atzo, eta ekainaren 19an. Bilera horietan hartu dituzten erabakien artean, festak ohi baino lehenag o hastearena dago.
Ohitura da jaiei Santa Krutz egunaren bezperan ematea hasiera, baina Santa Krutz eguna aurten igandea da. Hori ikusita, festen lehenengo eguna irailaren 12a izatea erabaki du Jai Batzordeak.
Jon Legorburu, Lezoko Kultura zinegotziaren iritziz, «badakigu ohitura jaiak Santa Krutz egunaren bezperan hastea dela, baina ez zitzaigun egokia iruditzen festak larunbatean hastea».
Jaiek lau egun iraungo dute, ostiralean, irailaren 12an hasiko dira, eta astelehena 15ean bukatuko dira.
Jai-egitaraua «ia erabakita»
Jai Batzordeak egin dituen bileretan, festen egitaraua zein izango den ia erabakita geratu da. Xehetasun txiki batzuk falta dira programa guztiz erabakita egoteko; «jaien programa %80an daukagu landuta, gauza batzuk zehaztea baino ez zaigu falta», azaldu du Legorburuk. Pisu handia duten beste gai batzuen inguruan ere erabaki garrantzitsuak hartzeko prest daude.
Sokamuturra aztergai
Sokamuturrarekin zer egin ere eztabaidatu behar da eta erabaki bat hartu. Festak egiteko aurrekontu bat dauka Jai Batzordeak eta sokamuturra egiteagatik beste hainbat gauza egiteko aukera baztertzen dela pentsatzen dute askok.
«Urtero aurrekontua koadratu beharra daukagu, horregatik zer kendu edo zer ez kendu erabaki behar izaten dugu», gaineratu du Legorburuk.
Jai Batzordeak iraila hasieran egingo ditu bere azken bilerak, programazioari azken ukituak emateko. Lezoarrei parte hartzeko dei egiten diete, jaiak aberatsagoak izateko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.