
Bihar hasiko da Xanistebanetako Futbito Txapelketa, Haurtzaron
Oiartzun
Gazte Foroak antolatuta, LH eta DBHko Xanistebanetako Futbito Txapelketako izen-ematea ere irekita dago
g. lAbandibar
Bihar 10:00etan hasiko da Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatutako Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Aurten, lehen aldiz, Aitor Gaztelumendi Aitor Txiki-ren omenez jokatuko da txapelketa.
Ohi bezala, partidak Haurtzaro Ikastolako futbol zelaietan izango dira, goizez eta arratsaldez.
Finalerdiak abuztuaren 4an jokatuko dira, eta finala, abuztuaren 6an.
20 talde lehian
20 taldek eman dute izena aurtengo txapelketan eta uztaileko larunbat guztietan jokatuko dira partidak.
Herenegun iluntzean banatu zituzten ordutegiak eta arautegia antolatzaileek Girizia Elkartean.
LHko eta DBHkoen futbito txapelketa
LH eta DBHko ikasleen futbito txapelketa ere izaten da herriko jaietan, eta dagoeneko izen-ematea irekita dago.
Taldeak zortzi kirolarik osatuko dituzte eta partidak uztailean jokatuko dira.
Gazte Informazio Bulegoan eman behar da izena, dohainik. Gazte Foroak antolatzen du txapelketa.
taldeak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.