
«Gazteok Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugu»
Politika
Gazte independentistek biharko manifestazioa antolatu dute Errenteria-Oreretako Zumarditik, 18:30ean
errekdazioa
Bihar, manifestazioa izango da Errenteria-Oreretan «Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugulako, independentzia eta sozialismoaren bidean», deialdia egin duten gazte independentistek azaldu dutenez.
Aste honetan bertan Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo zortzi gazteren atxiloketa eta hauetako zazpiren espetxeratzea salatzeko ere izango da Zumarditik abiatuko den manifestazioa 18:30ean.
«Guk haien testigua hartu dugu eta Euskal Herriaren alde lanean jarraituko dugun gazte belaunaldi berria gara», adierazi zuten gazteek atzo Oiartzungo Kontzejupean egindako agerraldian.
Herritarren babesean
Aste honetan izan diren beste agerraldi eta mobilizazioetan bezala, gazte independentistek hamarnaka herritar izan zituzten aldamenean, deialdiarekin bat eginez.
«PSOEk proiektu independentista suntsitzeko helburu argia du», adierazi zuten gazteek, «eta proiektu hori errealitate bilakatzen duen mugimendu oro kolpatzen ari da».
Hala ere, «guk Euskal Herriaren aldeko hautua egin dugu», berretsi zuten.
«Aldaketa garaiak»
«Gure borroka kriminalizatuko dute, terroristak deituko gaituzte, gaizkileak garela esango dute, gauaren inpunitatean gure etxeetara armaturik sartuko dira, atxilotu eta espetxeratu egingo gaituzte, baina ez dute antolatzeko eta borrokatzeko grinarekin bukatuko», adierazi zuten agerraldi berean.
«Aldaketa» garaiak direla oraingoak ere azpimarratu zuten gazte independentistek, «nahiz eta atxilotu, torturatu, espetxeratu... irabazteko hautua egin dugu».
LABek ere bat egin du gazteen deialdiarekin
Oarso-Bidasoako LABek ere bat egin du gazte mugimenduaren deialdiarekin. Manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.