Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Hasi da festa, zuri, gorri eta jendetsu

Sanferminak

Txiki geratu zen atzo Antxoko Gure Zumardia sanferminen hasiera ospatzeko bildutako jendetza hartzeko

olatz mitxelena

Jendetza bildu zen atzo Gure Zumardian sanferminen hasiera ospatzeko. Ikusmina piztu zuen jaien hasierako ekitaldiak, sekula ez delako antzekorik egin, eta ikusgarria ere suertatu zelako. Elizako goiko aldetik bota zuen Juango Bujandak suziria atzo, eta haraino, Oier Iribarren eskalatzaile antxotar gazteak igo zion etxafuegoa, Gure Zumardian bildutako guztien arreta bereganatuz. Kanpai dorrean, Alain eutsi gogor! leloarekin pankarta atera zuten.

Suziria eskuan, eta elizako kanpaiek zortziak zirela iragartzearekin batera, eztandarazi zuen Bujandak suziria, eta gainontzekoa berez etorri zen, berehalakoan: algarak, musika, eta nola ez, ur eta txanpain zorrotadak. Bitartean, Antxoko Musika Bandak Ramon Rodriguezek konposatutako Antxotarra martxa interpretatzeari ekin zion, eta jauzika eta pozik jarraitu zituzten kantaren konpasak oholtzan bildutako guztiek, zein Gure Zumardian bildutakoek.

Atzo, zumardiko oholtzan, Pasaiako alkate Maider Ziganda eta Antxoko alkateorde Ander Pozarekin batera, aurtengo sanferminetako protagonistak izan ziren; kantinerak, Sukaldari Nagusia, erretiratuen ordezkariak, Alkate Txikiak ...

Haurren gozamenerako, erraldoiak, Iñudea eta Mikeletea, han ziren baita ere, txupinazoan. Herritarrek egin antzera, erraldoiek baita ere txupinazoaren ondotik jarri zituzten zapi gorriak lepoan, eta hala ibiliko dira sanferminak bitartean. Barrutiari lehen bira, atzo eman zioten, txupinazoaren ondoren hain zuzen, buruhandiekin eta trikitilariek lagunduta. Pasai Txaranga ere, kalez kale izan zen, lehen orduei musika jarriz.

Preso eta errefuxiatuak gogoan

Txupinazoaren ondoren, herritarrak presoen eta errefuxiatuen aldeko brindisean bildu ziren, Gure Zumardian bertan. Jaietan egongo ez diren herritarrak gogoan, lore sortak jaso zituzten Imanol Iparragirre eta Balbino Saenz presoen senitartekoek.

Helduen danborrada

Urtero legez, helduen danborradak izan du sanferminetako lehen gaua girotzeko ardura. Atzo gauerdian irten zen beteranoen danborrada, eta jendetza izan zuten zain barrutiko espaloietan, danborrada noiz pasatuko irrikaz. Bi protagonista nagusi izan ziren, biak ere sanferminetako beteranoak; Jose Mari Rey Potxe Sukaldari Nagusia, eta Rita Papin kantinera.

Musika nonahi

Danborrarada bukatzerako gustu guztietarako musikarekin dantzatzeko aukera izan zen atzo Antxon; Camp dantzaldia Axularren, DJa Azokan, Gozategi Zumardian, rock latza gaztetxean, baita Larrain dantza ere, Oarso kalean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Afari sahararreko txartelak
OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-11-14

deialdiak

Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa