Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Lehen orduetako euriak ez du zapuztu antxotarren festa

Sanferminak

Jaiak erdialdera iritsiko dira gaur, baina oraindik ere asko dute gozatzeko Antxoko jaizaleek

urko etxebeste

Euririk egiten ez duen sanferminik ez dela inoiz izan diote Antxoko zaharrenek. Gazteenek berretsi egiten dute uste hori, urtero-urtero, sanferminetako egunen batean euria egiten duelako. Beraz, antxotarrek atzo goizean euria mardul erortzen ikusi zutenean, ez ziren batere harritu, ez eta arduratu ere. Besterik gabe, aterki zuri-gorria hartu zuten, eta egunaz gozatzera atera ziren, kalera. Halakoak dira sanferminak eta antxotarrak.

Hala ere, bero, eta giro handiarekin hasi ziren 2008ko San Fermin Jaiak herenegun. Izan ere, txupinazoaren ondoren, San Fermin II. Futbito Lehiaketako finala jokatu baitzen Usozen: bigarrenez, Kantxa Crew taldeak Tsunami mendean hartu zuen finalean, 2-1. Beraz, Tsunamikoen errebantxa gosea ez zen gauzatu. Zelaian izandako tentsioak eta gero, jokalariak denak elkarrekin tragoskak hartzera joan ziren. Halakoak dira ere bai sanferminak.

Gauean, dantzarako eta parrandarako bidea zabaldu zen dantzaldiekin. Helduen danborradak ere atera zen.

Goizera arte kalean iraun zutenek, sokamuturraz gozatzeaz gain, lehen euri tantekin lozorroa amatatu zuten. «Beno, euria. Eta zer? Sanferminak halakoak dira; euriak ere agertu behar du», esan zuen, atzo, goizeko 11:00etan, Antxoko okindegi batean gosaltzen ari zen gaupasazale batek.

Xaxorda, fenomeno

Atzoko protagonista, egunez, Xaxorda taldekoen desfilea izan zen. Busti ziren, bai, baina ez zien batere axola horrek. Haurrek ete Txabolsotoan gozatu ederra hartu zuten. Gauean, Basariko danborrada atera zen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko kiroldegian - 2008-10-08

Ikastaroak

TELP ikastaroa
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-10-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa