Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Gazte Eguna izango da larunbatean herrian

Errenteria-Orereta

Herriko gazteen arteko harremana estutzea da ekimenaren helburua, laugarren urtez jarraian

Alain maya

Larunbat honetan Gazte Eguna antolatu dute, laugarren urtez jarraian. Herriko hainbat gazteren eskutik egun osoan zehar primeran pasatzeko aukera izango dute herriko gazteek. Egun honen helburua da 1995 urtean zendu zen Ibon Zabala gaztea gogora ekartzea, eta gazte belaunaldi berriak elkar ezagutzea eta haien arteko harremanak bideratzea.

«Herriko gazteak elkartu eta ondo pasatzea da helburua, orain dela lau urteko Gazte Egunarekin hasitako ibilbidearekin jarraituz», azaldu dute antolatzaileek. Ekimen ugari antolatu dira horretarako: tailerrak, bazkaria, kontzertuak...

Bertan parte hartzeko zapi berdeak jarri dituzte salgai herriko zazpi tabernetan, 12 euroko prezioan: Landare; Maiaritz; Gailur; Sindikato; Manuel; Arkaitza eta Oñatiarra. Zapiak Gazte Eguneko ekimenetan eta bazkarian parte hartzeko aukera emango du. «Batik bat gazteei zuzendutako ekimenak prestatu ditugu, baina gainerako herritarrentzako ere irekita daude», azaldu dute herriko gazteek.

1995eko Gazte Egun hura

Duela lau urte ekin zitzaion Gazte Eguna antolatzeari herrian, 1995eko Gazte Egunaren 10. urtemuga zela baliatuta. Izan ere, 1995eko Gazte Egun hartan Euskal Herri osoko gazteak bildu ziren Errenteria-Oreretan, gazteen aurkako «errepresioa salatu eta gazte antolakuntzaren balioa» aldarrikatzeko.

Baina aurreikusi baino lehen bukatu zen Gazte Egun hura, Ibon Zabala herriko gazte ezagunaren heriotza gertatzean. Egunaren antolakuntzan lanean ari zela zendu zen deskarga elektriko baten ondorioz. Hala, Ibon Zabala gogoan, berriz ere Gazte Eguna antolatu zuten duela lau urte.

 

egitaraua



11:00etatik 12:30era. Tailerrak Gaztetxean: sexua, txalaparta...

12:30ean. Luntxa eta bideo emanaldia Gaztetxean.

13:00etan. Ekitaldia Foru plazan.

14:30ean. Bazkaria Foru plazan.

Ondoren. Sokatira txapelketa, apustua...

18:00etan. Mondongo poteoa.

20:00etan. Kontzertuak Gaztetxean.

01:00etan. Karaokea Arkaitza tabernan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa