Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Eguzkia ekarri du, azkenik, San Ferminek

Sanferminak

Gazteak eta haurrak, aginte makila hartuta, izango dira gaur jaietako azken eguneko protagonista nagusiak

olatz mitxelena

Bustiak izan dira aurten sanferminak. Ostiralean jaiak hasiz geroztik, euria gogotik bota du, egunero, baina, atzo, azkenean eguzkia irten zen, eta antxotarrek aterkiak etxean utzita ospatu ahal izan zuten patroiaren eguna.

Herenegun txiki geratu ziren barrutiko kaleak. Euriak mehatxu egin arren, arratsalderako atertu egin zuen, eta karrozen desfilea egin ahal izan zen. Urtero legez, inguruko herrietatik ehunka lagun gerturatu zen Antxora karrozak ikustera.

Batzuk karrozen desfilea ikusten, eta beste hainbat, Azokan bildu ziren, puntako bertsolariek eskainitako bertso saioarekin gozatzera. Jaio berri den Aho Bero Bertso Eskolak antolatu zuen saioa.

Desfilea eta bertso saioa bukatuta, Gure Zumardian bildu ziren brasildar erritmoekin gerria astindu nahi izan zuten guztiek. Xaxordakoen ekimenez, adin guztietako antxotarrek gogotik egin zuten dantza. Capoeira ikusi ahal izan zen, baita takada txapelketa ere. Iago Canelladak irabazi zuen. Caipiriña eskaini zuten baita ere Xaxordakoek, euro baten truke, eta inork gutxik egin zion uko brasildar edari tipikoa probatzeari.

Ekimenari bukaera emateko Zumardian dantzan aritutako guztiak, konga erraldoian irten ziren barrutiari bira emateko.

Zaindariaren egunean Saltseroak protagonista

Urtero legez Saltseroak izan ziren San Fermin eguneko goizari musika eta kolorea jarri ziotenak, beren kantekin eta txarangak lagunduta kalez kale dantzan ibilita.

Saltsero Nagusi Xabier Portugal izan da aurten.

Txikienek Zumardian jolasten pasatu zuten goiza, Bekoz Bekok eta Ziripotzek elkarlanean antolatutako ginkanan, eta arratsaldean danborradan irten ziren. Dotore zeuden txikiak zuri-gorriz, apain.

Eguerdian Axularren bildu ziren jotazaleak, urtero San Fermin egunez egin ohi duten bezala, Voces Navarras taldekoekin kantatzera. Ordu berean Gure Zumardian, Getariako txakolin berezienak dastatzeko aukera izan zen. Iñaki Kamio enologoak, txakolin ekoizleekin egiten du lan, eta urtero eskaintzen ditu Getariako zukurik preziatuenak San Ferminetan, txakoli zaleen gozamenerako.

Gaur, azken egunean, haurrak eta gazteak festaren ardatz

Gaur bukatuko dira Antxoko sanferminak, baina Pobre de Mi abestu baino lehen, bereziki haurrek eta gazteek izango dute festaz non gozatu.

Haurraren eguna da gaur, eta horregatik ekimen gehienak txikienekin pentsatuta antolatu ditu Jai Batzordeak. Aginte makila hartuko dute gaur barrutiko txikiek, eta iluntzean Alkateordeari itzuli baino lehen, beraiek izango dira festaren buru. Jolasak, lehiaketak, puzgarriak... gurasoek eskertuko dute, barraketatik haratago haurrekin nora jo izango dutelako gaur. Hala ere, haurraren eguna izanik, karruselak merkeago izango dituzte txikiek, eta ziur denek gogokoen dituzten karruseletan azken bidaiak egiteko aukera baliatuko dutela.

Gazteek iluntzean ekingo diote festari, Gure Zumardian. 19:00etatik aurrera, sagardoa eta txorizoa eskainiko dute Gazte Asanbladakoek. Bertsolariak eta txalapartariak ez dira faltako eta jaia biribiltzeko kontzertua antolatu dute baita ere, Malos Tiempos eta Hardware taldekoekin. Pobre de Mi abestu aurrekokoak dira goiko lerroetan laburbildutako guztiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa