Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Cazorla, zazpigarren Europako Txapelketan

Lezo

Lezoar gazteak denboraldi bikaina egin duen arren, zapore gazi-gozoarekin itzuli da Sarajevoko esperientziatik

iker vidal

Sarajevon (Bosnia Herzegovina) izan den Europako Judo txapelketan, Andoni Cazorlak, zazpigarren postuan sailkatzea lortu du 73 kilotik gorakoen Mailan. Judoka lezoarrak Europako txapelarekin itzultzea zuen helburu, baina hori lortzeko bidean, lehiakide gogorrak aurkitu ditu.

Lehenengo borrokaldian, Banovac kroaziarra izan zuen aurkari. Lasaitasun handiarekin menperatu zuen hau. Hurrengo borrokaldian, Kwiatkowski poloniarraren aurka aritu zen Cazorla. Hau ere arazo handiegirik gabe garaitzea lortu zuen.

Final laurdenetan, kale

Finalaurrekoetara eraman zezakeen borrokaldian, Ruadze georgiarraren aurka aritu zen lezoarra. Lehia gogorra izan zen. Andoni izan zen borrokaldiaren pisua eraman zuena, baina azkenean amore eman behar izan zuen. Porrot honek txapelketa irabazteko aukerak kendu zizkion Lezoko kirolariari Bosnia Herzegovinan.

Brontzearen bila

Brontzezko domina lortzeko bidean, Oven holandarra utzi zuen kanpoan. Muensterberg alemaniarrarekin, aldiz, borrokaldi bikain bat egin arren, kanporatuta geratu zen. Europako txapelketan zazpigarren postua lortu duen arren, sasoi bikaina egin du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa