
San Pedroren denboraldi hasierak ilusioa piztu du herrian
San Pedro
San Miguel ligako lider berria da 'Libia' denboraldiko lehenengo hiru estropadak bakarrik jokatu direnean
iker vidal
Garai bateko Libia itzuli da edo itzultze bide horretan murgildurik dabil behintzat. Denboraldi hasierako emaitzek horrela pentsatzeko aukera ematen diote San Pedroko jarraitzaileei. Azken urteetako mamu beltzak ederki estutu du, baina orain, asko itxaron ondoren, gozatzeko garaia heldu da.
Hala, Ligako lehen hiru estropadetan lortutako emaitzek, hasierako kasualitate posible guztiak alboratu dituzte.
San Miguel Ligako Zaragozako lehenengo estropadan bigarren izan ziren moreak. Joan den asteburuan, Boiron izandako bi estropadetan aldiz, bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten. Horren ondorioz sailkapeneko lehenengo postuan kokatu dira sanpedrotarrak.
Herria ilusioz gainezka
Emaitza hauek, urteetan gogoratzen ez zen ilusioa piztu du herrian. Dagoeneko bada San Pedro aurtengo errebelazioa dela esatera ausartu denik. Dena den hau hasi besterik ez da egin eta taldeen artean dagoen berdintasuna ikusita hankak lurrean edukitzea komeni da, denboraldia oso luzea da eta.
Hau ongi daki Joxe Manuel Oiarbidek, Libia-ren ordezkariak. «Gauza handia da orain arte egin duguna. Ez genuen horrelako hasiera bat espero eta oso kontentu gauden arren hasiera baino ez da hau», azaldu du Oiarbidek. Herrira, gainera, «garai bateko giroa itzuli da, jendea hasi da mugitzen», gaineratu du Oiarbidek.
Hurrengoa, herrian bertan
San Pedroko arraunlariek denboraldiko errebelazioa direla erakusteko parada izango dute
larunbatean herrian egingo den estropadan. «Denboraldiko poz handienetakoa hartuko genuke herrian bandera irabaztea lortuko bagenu, dena den oso zaila izango da berdintasuna handia da eta», azaldu du Oiarbidek.
Baldaren mutilak daukaten onena ematen saiatuko dira ziur.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.