
Ergoiengo espaloia egiten hasiko dira laster
Hirigintza
Kapeo pareko errepidea zabaltzeko eta espaloia egiteko lanek hiru hilabeteko iraupena dute
goiatz labandibar
Atzo hasi ziren Ergoiengo errepide sareko azpiegiturak eta hoditeriak berritzeko lanak. Horien artean dago Kapeo parean bidea zabaltzea eta oinezkoentzako espaloia egitea ere bai.
Udalaren aurreikuspenen baitan, errepidea zabaltzeko eta espaloi berria eraikitzeko lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute.
Hala ere, oraindik ez dira bete-betean hasi lan hauek egiten, beste batzuekin hasi dira.
Asfaltatze lanak ere bai
Hobekuntza gehiago ere egingo dituzte Ergoienen: besteak beste, Olaizolatik Pagoaldearainoko bidea asfaltatuko dute.
Era berean, saneamentu eta euri ur hodiak aldatuko dituzte Olaizolatik Tolareraino.
Gaur egun airetik doazen Telefonicako eta Iberdrolako kableak lurpera eramango dituzte auzo guztian.
Trafiko aldaketak
Lanak direla eta, Ergoiengo trafikoa seinale bereziekin erregulatuko dute eta bide mozketak ere izango direla jakitera eman du Udalak.
Hala ere, hauen berri jakin bezain azkar emango dutela ere abisatu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.