Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Musika, dantza, kirola eta kultur ekitaldiak izango dira madalenetako osagaiak

Jaiak

Hilaren 22ko prozesioa berreskuratuko dute eta lehenengo aldiz haurren danborrada erraldoia izango da

jon gonzalo

Madalenak gero eta gertuago daudenez, Udaletik egitarauak izango dituen ekitaldi nagusien berri eman dute. Musika, dantza, kirola eta kultura izango dira aurtengo festen osagai nagusiak.

Hilaren 21ean, Madalen bezperan, hasiko dira urtero bezala Errenteria-Oreretako festak. Egun horretako txupinazoa Reyes Karrere eskubaloi entrenatzaileak eta Maria Jesus Fonbellida Tatus sukaldariak botako dute.

Hilaren 22rako, berriz, ohiko prozesioa berreskuratuko dute. Iaz, parrokiko lanak zirela-eta bertan behera gelditu zen prozesioa. Aurten, ordea, prozesioa berreskuratzea erabaki dute, nahiz eta ez den ohiko ibilbidetik egingo. Madalena ermitatik Fatimako Andra Maria Elizaraino eramango dute Maria Madalena birjinaren irudia. 10:30ean izango da ekitaldia.

Danborren Jaia

Hilaren 22ko beste berrikuntza bat Danborren Jaia izango da. 18:00etan, Alabergako Plazatik irtengo dira erraldoi eta buruhandiak, zanpantzarrak, txistulariak, trikitilariak, dantzariak, txarangak eta Fanderia-Gabierrota, Telleri Alde, Agustinak, Koldo Mitxelena eta Galtzaraborda haur danborradak. 500 haur inguruk hartuko dute parte festan.

Ordubete geroago, zezen plazan, I. Uztai Errekortadore Txapelketa egingo dute. Halaber, 23:00etan, Sorkun& Vicepresidentes taldeak kontzertua emango du Maria Lezo kalean.

Hilaren 23an, Koadrilen Eguna

Hilaren 23rako Koadrilen Eguna antolatu dute Txosna Batzordekoek, eta egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, Kalderete Lehiaketa.

Nolanahi ere, hilaren 23koa kirolari estu lotutako eguna izango da. Goizean, Idi Demen XXX. Madalen Saria jokatuko da. Arratsaldean, berriz, goi mailako pilota partidak izango dira Fanderia pilotalekuan. Jaialdiko partida nagusian, Titin III.a- Goñi III.a eta Gonzalez-Barriola bikoteak izango dira aurrez aurre. Eguna bukatzeko Los del Gas taldeak kontzertua emango du Xabier Olaskoaga plazan.

Hilaren 24rako, Haurrentzako I. Krossa antolatu dute. Koldo Mitxelena plazatik aterako da, 10:00etan. Arratsaldean, berriz, Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Panierreko Txokoan. Gauean, azkenik, Soilik, Kum, Lisabo eta Legen Beltza taldeen kontzertua izango da Agirre Lehendakaria Plazan. Xabier Olaskoaga plazan, berriz, Pantxoa eta Peio bikote mitikoak joko du.

Hilaren 25ean, azkenik, Bertso saioa, Madalenetako Slot Txapelketa eta Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa izango dira. Musika Bandaren ohiko emanaldiak agur esango die madalenei.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa