Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

datorren urtera arte

Sanferminak

'Pobre de mi' abestuz agurtu zituzten atzo antxotarrek sanferminak; jaietako azken egunean haurrak izan ziren jaiaren ardatz

olatz mitxelena

Bukatu dira. Atzo gauerdian agurtu zituzten antxotarrek sanferminak, uretan blai, eta Pobre de mi abestuz. Jaiak bukatu aurreko orduak, baina, biziak izan ziren oso. Atzo haurrak izan ziren eguneko protagonistak. Eguerdian eman zien txikiei aginte makila barrutiko alkateordeak, Ander Pozak, eta iluntzera arte ez zioten itzuli. Gure Zumardiko oholtzatik, ongi pasatzeko gonbitea luzatu zieten Aaron Esnalek eta Patricia Coutok barrutiko gainontzeko haurrei, Alkate Txikiak izatea beraiei egokitu baitzaie aurten. Haurrek, mezua entzun bezain laster, beraientzako propio antolatutako ekimen guztietan parte hartzeari ekin zioten. Goizean, Kulki taldekoekin ibili ziren jolasean Gure Zumardian, eta Axularren puzgarriak izan zituzten baita ere, doan.

Gazte Asanbladakoak, Gure Zumardian

Gazteenak ere oraindik sasoitsu ziren atzo, eta Pobre de mi aurretik Zumardian aritu ziren, sagardo dastaketan lehenbizi eta rock kontzertuan ondoren.

 

saskien zozketa



Aho Bero+2 Bertso Eskolak igandeko Bertso Tonbolan saritutako zenbakien berri eman du. Ondoko hauek dira zenbakiak: 3901; 0187; 0021; 3407; 3964. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saritutakoek bihar arteko epea dute saskiak jasotzeko. 696 388 119 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa