
Termikari emandako baimena «ilegala» dela salatu du Greenpeacek
Ingurumena
Jaurlaritzak hainbat izapide ez dituela bete salatu du taldeak; inpaktuaren ebaluaketa ez duela egin diote
n. vega
Pasaiako termikari emandako Ingurumen Baimen Integratua «legez kanpokoa» dela salatu du Greenpeacek, eta helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimen hori atzera botatzeko. Ekologistek diotenez, Ingurumen Sailak ez ditu legezko izapideak bete; besteak beste, ingurumen inpaktua neurtzeko ebaluaketa ez dutela egin diote.
Apirilaren 30ean emandako Ingurumen Baimen Integratuak oinarrizko izapideak ez ditu bete ekologisten esanetan.«Emandako urratsak ez dira legeak markatzen dituenak, eta Ingurumen Sailak oinarrizko izapideak ez ditu bete, besteak beste, ingurumen inpaktuari buruzko ebaluaketa ez du egin», esan du Aida Vilak, Greenpeaceko Klima Aldaketa eta Energia arduradunak. Izapide horiek ez betetzeagatik prozesua baliogabetzea eta baimena atzera botatzea eskatu du Greenpeacek helegite baten bidez. Horrez gain, termika berehala ixteko eskaera berretsi dute.
Informazioa ukatu
Forman izandako akatsekin batera, Greenpeacek salatu du Ingurumen Sailak oztopo asko jarri dizkiola txostena eskuratzeko. «Baimen proposamenari buruzko informaziorik ez dugu jaso, eta gure ustez defendatzeko aukerarik ez dugu izan», diote.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.