
Oiarpek Euskal Herriko Txapelketan finalerdia jokatuko du
Joko garbia
Atzo, Beheko Plazan Sararen kontra jokatu zuten final laurdenetako partida erraz irabazi zuten, 40-13
goiAtz labandibar
Oiarpeko joko garbiko Gaztetxoen Mailako taldeak Euskal Herriko Txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Angelun.
Atzo, Beheko Plazan jokatu zuten final laurdenetako partida irabazi ondoren lortu dute txartela.
Sara hartu zuten etxean oiartzuarrek atzo, eta 40-13 irabazi zuten, «erraz», Oiarpeko arduradunen hitzetan. Aurretik joan ziren partida osoan oiartzuarrak.
Oier Garmendia sakalariak, Unai Mitxelenak ezkerrean eta Andoni Zabala atzelariak osatu zuten Oiarperen hirukotea.
Maila ona erakutsi du Oiarpek
«Ligaxkan justu-justu irabazi genion Sarako taldeari, partida guztian atzetik joan ondoren», azaldu du Oiarpeko ordezkari Joxe Mari Mendikutek, «eta orain, berriz, urruti utzi ditugu».
Taldeko arduradunak pozik daude aurtengo Euskal Herriko Txapelketan jokalari gazteek eman duten mailarekin eta lortzen ari diren emaitzekin.
Finalaurrekoa, Angeluren kontra
Angeluren kontra jokatuko dute finalerdiko partida, haien etxean. Gaur 16:00etan izango da norgehiagoka hori.
Txapelketa hasi zenean, Oiarpek ez zuen hain urrutira iritsiko zirenik espero, «talde berria gara, bi urte baino ez daramatzate jokatzen pilotariek, eta beste taldeak maila handikoak dira».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.