
Ereintza Elkarteak 50 urteko historia biltzen duen liburua argitaratu du
Gizartea
Ereintzako txistulariek emandako kontzertuetan jotako kantu esanguratsuekin disko bat ere kaleratu dute
Alain maya
«Ereintza Elkartearen historiaren inguruan tomo askotako entziklopedia bat idazteko aukera izango genuke», azaldu zuen atzo, Ereintzaren 50. urteurrenaren harira kaleratu den liburuaren aurkezpenean Naroa Perez Ereintza Elkarteko presidenteak. Sintetizazio lana egin behar izan da, beraz, eta uzta 184 orrialdeko liburua da: Ereintza Elkartea, 1958-2008. Horrez gain, Elkarteko Txistu Taldeak Ereintzako txistulariak diskoa argitaratu du.
Duela hiru urte hasi ziren Ereintzako kideak material bilketarekin. «Lan handia eman digu liburu honek», azaldu zuen atzo Jose Luis Lakunza lanaren koordinatzaileetako batek. «Hala, Ereintzaren historia idaztea lortuko dugu, eta bidez batez, herriarena eta hein batean,Euskal Herriarena ere. Ereintza gizartearen ispilu izan da», gaineratu dute Ereintzakoek.
Atzo Errenteriako udaletxean egin zen liburuaren aurkezpenean bildutako guztiek bat egin zuten Ereintzak herrian duen garrantzia aipatzerakoan. «Urte guztia ekintzez betetzen du, eta guztiok dakigu nolako zailtasunak dakartzan horrek», azaldu zuen Juan Carlos Merino alkateak. «Jende asko eta asko igaro da Ereintzatik. Horregatik jende asko da liburu honen protagonista», gaineratu zuen Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. Mikel Ugaldek, berriz, Ereintzaren pluraltasuna izan zuen kontuan. «Ideologiak kontuan hartu gabe aritu dira norbanakoak lanean kultura, kirola eta euskararen alde, eta horregatik jarraitzen du Ereintzak bizirik».
Ereintza Elkarteko 50. urteurreneko liburua eta CDa gaurtik, hilaren 16ra bitartean, 19:00etatik 21:00etara, doan jasotzeko aukera izango dute bazkideek Elkartearen egoitzan bertan.
diskoa
liburua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.