
Gabierrotako jaiak bihar hasiko dira, «inoiz baino ekitaldi gehiagorekin»
Jaia
Igandera arte, haurrentzako jolasak, musika kontzertuak eta kirol ekitaldiak antolatu dituzte Jai Batzordekoek
jon gonzalo
Aurtengo Gabierrotako jaiek San Ferminekin bat egingo duten arren, «inoiz baino ekitaldi gehiago» prestatu dituzte auzoko Jai Batzordeko kideek. Bihartik igandera arte, haurrentzako jolasak, musika kontzertuak eta kirol ekitaldiak izango dira Gabierrotan, besteak beste.
10:00etan, txupinazoarekin, abiatuko dira Gabierrotako jaiak. Hortik aurrera haurrentzako hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun guztirako: jolasak, ikuskizunak, apar festa eta merienda. Gauean, berriz, Sun Magoa, diskoteka mugikorra eta koadrilen arteko olinpiadak izango dira.
Etzirako, halaber, haurrentzako ekitaldi asko prestatu dituzte, baina baita bestelako ikuskizunak ere, hala nola, areto futbola, antzerki emanaldia eta danborrada .
Munduko Mus Txapelketa
Iganderako, azkenik, Munduko Mus Txapelketaren XXVII. aldia antolatu dute Jai Batzordeko kideek. Ez da, ordea, eguneko txapelketa bakarra izango, bote eta toke txapelketak ere izango baitira. 22:00etan, zezen suzkoarekin bukatuko dira Gabierrotako jaiak.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.