Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Eguneko zentroa aztergai Gizarte Zerbitzuen bileran

Lezo

Udalak Pildain zentro sozialaren inguruko azalpenak eman ditu eta Auñamendiko egitasmoa zein den aurkeztu du

iker vidal

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek bilera egin zuten atzo arratsaldean Donibane kaleko Kultura Aretoan.

Batzarrean, Pildain Zentro Sozialaren inguruko azalpenak eman zituzten alde batetik, eta bestetik, Eguneko Zentro berriaren eta Auñamendi kalean babespeko etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren aurkezpena egin zuten.

Bileran ez zen erabakirik hartu, herritarrei zuzenduriko batzorde informatiboa baino ez zen izan.

Pildainen zergatik ez

Udalak ez du Eguneko Zentroa Lezoko bihotzean eraiki nahi. Atzo esandakoagatik, «herritar guztientzako bideraturiko zerbait egin behar da bertan». Leku horretarako kulturgune baten aurreproiektua egina du Udalak.

Horrez gain, aurreko legegintzaldikoUdalak aurkeztutako proiektua hainbat arazorengatik egokia ez dela deritzo.

Alde batetik, esleipen prozesua irregularra dela dio Udalak eta kokapen arazoez gain, finantzazio zein tamaina arazoak daudela; «handiegia da», esan dute.

Balorazio pertsonala egiteko, proiektuaren esleipena lortu zuen enpresarekin eta Aldundiarekin harremanetan jarri direla azaldu zuten bileran. Gerora plan geontologikoa egin zuten adinduentzako zerbitzuen gainean.

Udalak egindako txostenaren arabera, herrian zerbitzu hori eskaintzea «beharrezkoa eta premiazkoa» da. Horregatik, proiektu berria aurkeztu zuten Auñamendi aldean egiteko.



Auñamendiko proiektua

Zerbitzu soziala eskaintzea «beharrezkoa» dela eta Pildaineko proiektuak «sortzen dituen arazoak» ikusita, Udalak proiektu berri bat aurkeztu zuen atzoko bileran.

Eguneko zentroa egingo litzateke eta Auñamendi kalean eta babespeko etxebizitzak. Eguneko zentroan 30 bat pertsonentzako lekua egongo litzateke, eta zazpi edo zortzi izango lirateke babespeko etxebizitzak. Inbertsio totala, 1.010.000 eurokoa izango litzateke. Obrek sei hilabete iraungo lituzkete eta datorren urterako zentroa martxan egongo litzateke.

Udalak %100ean finantzatu dezake obra, atzo azaldutakoaren arabera. Pildaineko proiektuarentzako joan den urtean Aldundiak luzatutako diru laguntzari ezetz esan ostean, aurten, zentro berrirako diru laguntza eskatu dute berriro. Gipuzkoako Foru Aldundia bat dator proiektu berriarekin, baina ez du urte bukaerara arte laguntzarik emango.



Erabaki garrantzitsuak

Auñamendiko proiektua aurrera ateratzen bada, hainbat erabaki hartu beharko ditu Udalak. Lehenik eta behin, Pildaineko esleipena bertan behera utzi beharko du, irregulartasunak daudelako. Aurrekontuetan ere aldaketak egin beharko ditu, beraz.

Proiektu berriaren esleipena udara ondoren erabakiko da eta baita zentroa martxan jartzeko zerbitzua ere. Erabaki horiek guztiak hilaren 17ko ez ohiko udalbatzarrean hartuko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa