
Kofradiaren XIV. Ikurrina jokatuko da etzi Pasaiako badian
Arrauna
Hiru txandatan jokatuko da; txanda bakoitzean lau traineru aterako dira, minutu bateko aldearekin
nagore vega
Kofradiaren XIV. Ikurrina jokatuko da etzi arratsaldean Pasaiako badian, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eta Ecolmarek antolatuta, eta Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiaren, Pasaiako Portuko Agintaritzaren, Udalaren eta Itesaren laguntzarekin. Traineuren Kluben Elkarteko (TKE) talde guztiek parte hartuko dute estropadan eta San Miguel Ligarako puntuak lortu ahal izango dituzte.
Proba atzo aurkeztu zuten Maider Ziganda Pasaiako alkateak, Jaime Tejedor Kofradiako presidenteak, Javier Egurrola Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidenteak eta Fernando Dueñas Portuko Agintaritzako ordezkariak. Proba berezia izango da aurtengoa. San Pedro liderra da Ligan, eta, gainera, Sanpedrotarra Arraun Elkartea sortu zuteneko 50. urteurrena ospatzen ari da.
Lau traineruko hiru txanda
Etzi 18:00etan izango da proba. Ontziratzea Hospitalilloko Kaiaren pantalanean izango da. Ibilbidea 5.556 metrokoa izango da, lau luze eta hiru ziabogakoa, eta erlojupekoa. Buia guztiak ababorren utzi beharko dituzte traineruek.
Estropada hiru txandatan jokatuko da, eta txanda bakoitzean lau traineru lehiatuko dira. Txandak antolatzeko San Miguel Ligako sailkapena hartu dute kontuan. Azkenak lehenengo aterako dira; alegia, lehen txandan Hondarribia, Tiran, Laredo eta Arkote arituko dira. Traineru batetik bestera minutu bateko tartea utziko dute.
Txanda batetik bestera, berriz, bost minutuko tartea izango da. Hala, Pedreña, Zumaia, Cabo eta Zarautz izango dira bigarren txandan, eta Orio, Urdaibai, Castro eta San Pedro hirugarrenean.
Laguntza eske
Atzoko aurkezpenean herriko traineruek Udalaren laguntza izaten jarraituko dutela nabarmendu zuen Maider Zigandak. Javier Egurrola presidenteak laguntza gehiago galdegin zion Portuko Agintaritzari, ordea. Portuko Agintaritzaren izenean, Dueñasek eskea jaso eta dagokionari helaraziko diola hitz eman zuen.
sariak
«Etzi irabazten ahaleginduko gara»
javier egurrola ð- Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidentea
Arrauna
Etzi irabazi, eta Ligan hiru onenen artean gelditzeko lanean ari direla dio Egurrolak
n .vega
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.