Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Kalte-ordainak negoziatzen hasi dira Sogefin

Ekonomia

Langileek enpresak eskaintzen diena baina 20 egun gehiagoko kalte-ordaina nahi dute urteko

goiatz labandibar

Sogefi-Filtratrion enpresako langileen batzordea eta enpresak izendatu duen abokatuen enpresa, Sunion, langileentzako kalte-ordainak negoziatzen hasi dira.

Herenegun, bigarren aldiz egin zuten elkarretaratzea langileek Donostiako Gros auzoko Txofre plazan, Suniongo abokatuen bulegoaren aurrean.

«Enpresak ez du aurpegia ematen»

Enpresak hartu duen jarrera gaitzetsi dute langileek eta sindikatuek. «Enpresak ez du aurpegia eman nahi, eta dena egiteko eskumena eman dio Sunioni», azaldu dute LABetik.

Langileek «enpresa errentagarria» dela aldarrikatzen dute, «baina azken urtetan ez da inbertsiorik egin hemengo lantegian, eta dena pixkanaka Bartzelonara bideratu nahi izan da».

Bartzelonako egoitzan ere, 11 langile kaleratu ditu enpresak. «Trikimailua izan da Oiartzungo enpresa errazago ixteko», salatu dute langileek.

Langileek adierazi dutenez, «denborarekin lan-karga Frantziara eta Eslobeniara eraman nahi dituzte».

Eskaintza eta eskaera, ezberdinak

Langileak ez daude ados enpresak egin duen eskaintzarekin: langileek 75 eguneko kalte-ordaina eskatzen dute urteko; enpresak, berriz, 53 egun eskaini dizkie, gehienez 20 hilekotan.

«Justua da guk hau eskatzea», diote langileek, «errentagarria den enpresa bat itxi nahi dutelako eta gu kalera bidali nahi gaituztelako».

Ixteko erabili dituzten datuak «gezurra» direla ere salatu dute langileek: «Enpresak iaz 3,5 milioi euroko irabaziak izan zituela dio, bederatzi milioi euro irabazi zituenean».

78 langile, kalean

78 langile geldituko dira kalean Ugaldetxon kokatuta dagoen Sogefi-Filtration enpresa ixten bada; hauetariko gehienak emakumeak dira.

Langileen adina, bataz bestean, 35 urtekoa da. «Oso langileria gaztea dugu», diote.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa