Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Karmenetan blai, datozen sei egunetan

Trintxerpe

Gaur, 20:00etan botako dute jaien hasiera iragartzeko suziria, Alkateordetzatik, baina goizetik izango dira jaiei lotutako ekimenak

olatz mitxelena

Antxon oraindik indarrak berreskuratu gabe daudenean iritsi zaie festarako txanda trintxerpetarrei. Gaur hasiko dira karmenak, 20:00etan ospatuko den txupinazoarekin. Andres del Pozo Garciak eta Rosario Chico Sinovasek izango dute aurten jaien hasierako suziria pizteko ohorea, baraiek izendatu baitituzte aurten Alkate eta Alkate Andre. Ordurako zain izango dituzte herritarrak Euskadi Etorbidean, jaietan bete-betean murgiltzeko esperoan. Suziria eztanda egitearekin batera, ikurrina altxatu eta enkartelada dago deituta, herriko presoen alde.

Hauen aurretik, baina, izango dira bestelakoak. Goizean erretiratuen eskulanen erakusketa inauguratuko dute, haien egoitzan, eta arratsaldean haurrentzako jolasak eta askaria izango dira Azkueneko pistan. Handik abiatuko dira geroxeago buruhandiekin eta erraldoiekin, kalejiran, Alkateordetzarantz.

Jaiak ofizialki hasi baino ordu erdi lehenago, aurtengo karmenetan omendutako guztiei plakak emango dizkiete liburutegian, ekitaldi ofizialean.

Danborrada tradizionala, bostetatik lehena

Bi afari antolatu ditu Jai Batzordeak jaietako lehen egunerako; kantu afaria Gudarien Enparantzan izango da, eta, pilotalekuan sagardotegi menua eskainiko dute.

Afaldu ondoren jaietako lehen danborrada irtengo da: Ur-Gaiñ Elkarteak urtero antolatzen duen danborrada tradizionala. Aurten, gainera, urte berezia du Elkarteak, sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari baitira. Danborradan, besteak beste, Jose Elberdin musikagile pasaitarrak Elkartearentzako propio sortutako ereserkia interpretatuko dute.

Ondoko ibilibidea egingo du danborrada tradizionalak: Euskadi Etorbidea , Serafín Esnaola plaza, Gudarien Enparantza, Euskadi Etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi Etorbidea eta Alkateordetza.

Mariatxiak eta rocka

Jada gauean, musika izango da protagonista. Gudarien Enparantzan rock kontzertua izango da, gazteentzat. Ondoko plazan, Serafin Esnaolan, aldiz, doinu mexikarrak nagusituko dira, Mariachi Juvenil Veracruz taldearen eskutik. Mariatxi talde berbera, arratsaldean, txupinazoaren ondotik, kalez kale ariko da, jaietako lehen orduak girotzen.

 

gaurko egitaraua



12:00. Jubilatuen Etxean, eskulanen erakusketaren inaugurazioa.

16:30. Azkueneko pistan, haurrentzako jolasak eta merienda.

17:00. Andonaegin, hockey

txapelketa.

17:30. Kalejira erraldoiekin eta

buruhandiekin.

19:00. Liburutegian, plakak eta garaikurrak emango zaizkie

jaietako omenduei.

20:00. Alkateordetzan,

txupinazoa, ikurrina igotzea,

kanpai-iraulketa, eta herriko

presoen aldeko enkartelada, guztia, kontserbatorioko Musika Bandak girotua.

20:00. Azkueneko pistan, José M» Elgezabalen oroimenezko 12. areto-futbol txapelketako finalaurrekoak.

20:30. Alkateordetzatik abiatuta, kalejira mexikarra, Mariachi Juvenil Veracruz taldearen eskutik.

21:30. Gudarien plazan, kantu-afari herrikoia.

22:00. Pilotalekuan, afaria

sagardotegiko menuarekin.

23:00. Ur-Gaiñ elkartetik abiatuta, danborrada tradizionala.



 

Jaietako danborradak



Karmenetan bost danborrada irteten dira urtero. Gaur gauean Ur-Gaiñek antolatutako danborrada tradizionala irtengo da. Bihar, Azkuenekoen txanda izango da. 17:45ean irtengo da biharko danborrada, Ulia etorbidetik. Etzi, aldiz, emakumeen danborradak alaituko ditu barrutiko kaleak. 19:30ean Serafin Esnaola plazatik abiatuako dira, eta aurten, zendutako eta danborradako kide izandako Ana Gerekaetxebarria Gurrutxaga omenduko dute. Astelehena izango da danborradarik gabeko egun bakarra. Asteartean Famak antolatutako familia danborrada irtengo da, 21:00etan, Serafin Esnaolatik, eta asteazkenean, azkenik, marinelen danborrada, 18:00etan, parrokiatik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa