
Alabortzako hondartzak hondar argia izango du
Donibane
Garbiketarekin eta hondarrarekin herritarrak hondartzan egon ahal izatea espero du Bonantza Auzo Elkarteak
nagore vega
Donibaneko Alabortza hondartzak hondar argia izango du. Hala jakinarazi du Bonantza Auzo Elkarteak, eta herritarrek gutxieneko baldintzak beteko dituen hondartza erabili ahal izatea espero du.
Bonantza Auzo Elkarteak hainbat urte daramatza Alabortza hondartza berreskuratzeko eskatzen. Udalak mozio bat onartu zuen berreskuratze lanak egiteko, baina horretarako aukerak aztertzen diren bitartean, udan hondartza erabili ahal izateko oinarrizko baldintzak eskatu zituen Bonantzak. Udalera eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuten, Alabortzako harriak kendu eta hondarra jar zezaten eskatzeko. Foru Aldundiak baietz esan zuen, Alabortza Egunean garbiketa egin ostean (ekainaren 21ean egin zuten) lanean hasiko zirela.
Alabortza Eguna pasatu, eta astebetera hasi ziren lanean gipuzkoako Foru Aldundiaren makinak. «Harriak baztertu zituzten eta hondarra bota zuten», adierazi dute Bonantzakoek. Baina ez zen espero zuten hondarra, hondartzetakoa: «Hondar iluna zen, ez dakigu nondik ekarri zuten».
Bai bizilagunak eta bai Bonantzakoak haserretu egin ziren eta idatzia bidali zuten Foru Aldundira. Bonantzak jakinarazi duenez, Foru Aldundiak aintzat hartu ditu bere eskaerak; hondartzan hondar argia jartzeko lanak hasi dituzte eta herritarrek udan hondartza baldintza egokietan erabili ahal izatea espero du elkarteak.
Udalari, bestalde, eskaera egin dio «hirugarren urtez», hondartzan garbiketa lanak egin ditzan udako hilabeteetan. Erantzunik ez duela jaso dio. Eskaria aintzat hartu dezaten behar den administraziora joko dutela ohartarazi du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.