
Donosti Cup Txapelketako dozenaka partida jokatu dira egunotan Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan. Jatorri askotariko futbolari gazteak ikusteko aukera izan dute herriko futbolzaleek
Futbola baino gehiago
jon gonzalo
Fanderiako futbol zelaian makina bat hizkuntza entzun ahal izan dira aste honetan: euskara, gaztelera, katalana, ingelesa... Donosti Cup futbol txapelketa jokatzera 12 herrialdetako ehunka gazte etorri dira eta horrek babel dorre txiki batean bihurtu ditu txapelketako futbol zelaiak.
Izan ere, Donosti Cup futboletik haratago doan ekimena da. «Txapelketaren oinarria futbola da, baina hortik abiatuta askoz ere osagai gehiago ditu. Hainbat jatorritako eta kulturetako gazteak elkar ezagutzeko balio du txapelketak; baita laguntasuna, elkarlana eta antzeko baloreak sustatzeko ere», azpimarratu dute txapelketako antolatzaileek.
Parte-hartzaileak «gustura»
Kadete Mailako final laurdenetako hainbat partida jokatu ziren atzo Fanderiako futbol zelaian. Besteak beste, Valentziako Alginet eta Madrilgo Moypagas Mondysa taldeek jokatu zuten elkarren kontra.
Azken hauek zale asko ekarri zituzten partida ikustera, eta gogotsu animatu zituzten jokalariak. Halaber, Donosti Cup txapelketako esperientziarekin gustura azaldu ziren: «Oso esperientzia polita izan da. Jende asko ezagutu dugu eta Donostia eta inguruko herriak asko gustatu zaizkigu».
Datorren urtean berriro etortzeko asmoa azaldu zuten: «Astebetez etxetik atera eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea da Donosti Cup txapelketa».
241 taldek parte hartu dute txapelketan
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.