
Sabecoko langileek greba egingo dute hilaren 21, 23 eta 24ean
Lan Mundua
Gipuzkoako Elikaduraren Hitzarmen Kolektiboa ezartzea nahi dute; UGT eta CCOO erruduntzat jo dituzte
a. maya
Sabeco supermerkatuko langileek hilaren 21ean, 23an eta 24an greba egingo dute, ELAk eta LABek deituta. Azken hilabetetan hainbat elkarretaratze egin ondoren, pauso bat gehiago ematea erabaki dute lan baldintzak hobetzeko bidean.
Langileek, Gipuzkoako Elikaduraren Hitzarmen Kolektiboa ezartzea aldarrikatuko dute grebarekin. Izan ere, egun, Espainiako Hitzarmen Kolektiboarekin daude lanean Sabecoko langileak. Greba deitu duten bi sindikatuen esanetan, Espainiako Hitzarmen Kolektiboarekin, Errenteria-Oreretako gainerako elikadurako komertzioetan ari diren langileen soldata baino %30 txikiagoa da Sabecoko langileen soldata.
Bi sindikatuek, halaber, CCOO eta UGT sindikatuak jotzen dituzte Sabecoko langileen egoeraren errudun, azken bi horiek baitira Madrilen, Espainia mailako Hitzarmen Kolektiboa onartu zutenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.