Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Lezoko kirol elkarteen mahaia «positiboa» izan da Udalarentzat

Lezo

Elkarteen eta Udalaren arteko komunikazio gune bat nola lortu eztabaidatzen egon ziren herenegun

iker vidal

Denboraldi bukaeragatik, kirolarekin zerikusia duten eragile ezberdinak bildu zituen herenegun udaletxean, Udalak kirol elkarteekin koordinazioa indartzeko duen egitasmoaren baitako batzarrean.

Bertan, kirol eragile bakoitzak denboraldiaren balorazioa egin zuen lehenik. Jarraian, ikasturte bukaerako diru-laguntzen egoera zein zen azaldu zen eta datorren denboraldirako diru-laguntzen plegua zein zen aurkeztu zuten Gobernu Taldeko kideek. Azkenik, Udalak etorkizunerako hainbat proposamen planteatu zituen.

Arkaitz Angiozar, Udaleko Kirol teknikariaren arabera, «bilera oso positiboa» izan zen, jendeak «parte hartu» zuelako. Bileran, Udalaren eta kirol elkarte ezberdinen arteko kirol ikuspegi amankomuna bilatzen ahalegindu ziren, denon artean herri ikuspegia lortzeko. Hau lortu baino lehenago, ordea, kirol elkarteek«barne batasun eta komunikazioa sendotu», behar dutela jakitera eman du Angiozarrek.

Kirol eskolari ez

Udalak egindako proposamenik garrantzitsuena kirol eskolari ezezkoa esatea izan zen. Angiozarren iritziz, «kaltegarria da gure herriko gazteentzat. Gure iritziz, balore batzuk mantendu behar dira eta kirol eskolak ez ditu errespetatzen». Udalaren benetako apustua Eskola Kirola egitasmoa da eta beraz, «erabaki garrantzitsu asko hartzeko» daudela esan zuten Udaletik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa