
Abuztuan hasiko dira Lezoko Goiko Plazako berritze lanak
Lezo
Bi hilabete iraungo dituzte obrek; Plazako lurra konpontzeaz gain, ur saneamendua ere berrituko dute
iker vidal
Lezoko Udalak jakitera eman duenaren arabera, Goiko Plazan egingo diren berritze lanak abuztuaren lehenengo egunetan hasiko dira. Obrek bi hilabete luze iraungo dute. Udalak adierazitakoaren arabera, hirigintza lan hauen helburu nagusia plazako lurra konpontzea da, ibilgailuen joan-etorrien eraginagatik oso ondatuta geratu baita.
Berritze lan hauek egiteko, Udalak 190.000 euroko aurrekontua prestatu du. Obra, gainera, aspalditik dago esleituta. Dumboa S.A. enpresa izango da konponketa lan hauek egiten arduratuko dena.
Konponketa honekin, Udaleko arduradunek, alde batera utzi nahi dute plazak azken aldian zuen erabilera. Azken urteetan leku gutxi egon da Lezon ibilgailuak aparkatzeko, eta hasiera batean Goiko Plazan aparkatzea debekaturik egon arren, gutxinaka aparkaleku handi batetan bihurtu da zonalde guzti hori.
Ur saneamendua hobetu
Plazako lurra aldatuko dutela aprobetxatuz, Udalak beste hainbat gauza konponduko ditu. Errekalde eta Gaintxurizketako ur saneamenduaren sarean hobekuntzak egingo ditu, adibidez.
Añarbeko Uren Mankomunitateko ur sare honen arazo nagusia da uraren presioa oso bajua dela, eta ura ez dela behar bezala heltzen etxeetara.
Arazo honi konponbidea emateko, beharrezkoa den presioa ezarriko du Udalak plazan egingo dituen konponketekin.
Hartara, Udaletik jakitera eman dutenaren arabera, plazan aldaketak egon arren, hauek oso txikak izango dira eta ez dira asko nabarituko. Plazak, beraz, betiko itxura mantenduko du.
Frontoian ere konponketak
Lurra konpontzearekin batera, Lezoko Udalak, azken urteetan Goiko Plazak izan duen aparkaleku erabilera alde batetara utzi nahi du eta lehen zuen jolaserako eremu izaerara itzuli nahi du berriro.
Horregatik, plaza behar bezalako aisi eremu bilakatzeko, frontoia eraberrituko dute eta gainontzeko kirol gunea ere behar bezala jarriko dute. Honez gain, argiztapen-sistema berri batekin osatuko dute frontoia.
Berritze lanak bukatzeko, kale-altzari berriak jarriko dituzte inguru horretan, hala nola, eserlekuak, kale argiak, zakarrontziak...
Azkenik, Udalak jakinarazi du Santa Krutzetan Jaietan Goiko Plaza itxita egongo dela.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.