
Karmenak, euriaren mehatxupean
Jaiak
Zerura begira egon ziren atzo trintxerpetarrak, baina egitarauan iragarritako ekitaldi gehienak egin ahal izan zituzten
nagore vega
Ez zuten eguraldi atsegina izan atzo Trintxerpen karmenak ospatzeko. Hotz antzera egin zuen, eta euri zaparradak izan ziren goizean zein arratsaldean. Dena den, egitarauan prestatutako ekintzak ahalik eta normalen egiten, eta ahalik eta ondoen pasatzen ahalegindu ziren herritarrak.
Euri zaparradekin hasi zen eguna, baina Azokaren ondoan 10:30erako iragarritako toka eta bote txapelketa egin zituzten. Atertu egin zuen eta ekitaldiak aurreikusi bezala jarraitu zuten. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Gudarien plazan eta Serafin Esnaola plazan egon ziren, etxeko txikienen gozagarri. Ordu berean, hainbat erretiratu bildu ziren mezara.
Herri kirolak 12:30ean hasi ziren Azoka ondoan. Jende dezente bildu zen Ruben Saralegi; Aratz Mugerza eta Jose Etxebeste aizkolarien, eta Mieltxo Saralegi harrijasotzailearen erakustaldia ikusteko.
Goizeko ekitaldiak amaituta, zeruari begira jarraitu zuten trintxerpetar askok, arratsalderako zer eguraldi egingo. Eguerdi partean eta arratsaldeko lehenengo orduetan euria egin zuen arren, atertu eta arratsaldean dena aurreikusi bezala joan zen.
Kirola, danborrada eta janaria
16:00etan hockey partida izan zen Andonaegiko futbol zelaian, eta 18:00etan beteranoen futbol partida. Ordu berean, eta baita 19:00etan ere, Jose Maria Elgezabalen oroimenezko XII. areto futbol txapelketako finalak jokatu zituzten.
Azkueneko danborrada 17:45ak aldera atera zen eta barrutiko kaleetan zehar giro onean ibili zen, giro onean eta euririk gabe. 18:00etarako Trintxer Elkarteak prestatutako sardin jatea eta sagardo dastaketa ere bere horretan egin zituzten. Arrats partean arazorik ez zutenak izan bakailaoa jatera joan zirenak izan ziren. Pilotalekuan estalita, ederki bete zuten tripa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.