Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Herriko gazteen arteko harremana estutzea helburu duen Gazte Egunean, jai giroa eta umore ona izan da nagusi. Primeran pasatzeko ekintza ugari izan dituzte gazteek; Tailerrak, bazkaria, kontzertuak, karaokea...

Kate antzuak apurtuz...

iker vidal

Kateak apurtuz gazteak elkartu lelopean bildu dira Gazte Egunean, beste urte betez, Errenteria-Oreretako gazteak. Laugarren urtez jarraian elkartu dira, eta nola ez, azken urteetako giro berberaz gozatzeko parada izan dute gazteek.

Egun berezi honetarako prestaturiko egitarauari jarraituz, jaia Gaztetxean hasi zen. Festa eta katxondeorako giroan murgilduta, sexu eta txalaparta tailerran aritu ziren jolasean. Luis Elberdin sexologoak, sexu tabuez hitz egin zien gazteei. Parte-hartzaileetako bat, barrezka, ondoren esandakoagatik: «Teoria asko eta praktika gutxi, beti bezala».

Gaztetxetik, Foru plazan antolaturik zegoen ekitaldira zuzendu ziren gazteak, trikitilarien doinuak dantzatuz jeitsi ziren plazara. Bertan jende mordoa zegoen ekitaldia noiz hasiko zain. Txalaparta erritmo biziek, ekitaldia hasi zela ohartarazten zuten. Ereintzako dantzariek, ikurrina agurtu ondoren, bertsolarien txanda iritsi zen.

Bertso hunkigarriak

Gorka Etxeberria eta Xamoa izan ziren beraien bertsoekin plaza girotzen arduratu zirenak. «Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera» salatu eta orain bi hilabete atxilotutako lagun gazteak izan zituzten gogoan. Hunkitu egin ziren han ziren gazteak bertsoak entzutean.

Lehen Gazte Egunean istripuz zendutako Ibon Zabala gogoratu zuten, eta ekitaldiaren bukaeran, Soto del Realen espetxeratuta dauden lagunen eskutitza irakurri zuten.



Topa egin eta bazkaltzera

Txanpaina banatu zuten plazan bildutakoen artean eta Gazte Egunean ez zirenak gogoratu zituzten. Eusko Gudariak abestuz bukatu zen ekitaldia.

Ordurako gosea zuten askok eta Esmalteria plazan antolaturiko bazkarira joan ziren. Zer nolako giroa!: Jan, edan, kantatu... Bat baino gehiago kaltetuta zebilen ordurako. Ondorengo sokatira, poteoa, kontzertua, eta azkenik, karaokerako askok iparra galduta zebiltzan, baina inork ez zuen etxera joateko gogorik.

Xamoak eguerdian kantatutako bertso batek zioen bezala «nahi duzuena egin zazue, baño ez txintxo portatu». Hala aritu ziren asko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa