Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Elorsoro kiroldegiko erabiltzaileei galdezka ari dira

Oiartzun

Datorren ostirala arte, kiroldegiko sarreran dago inkestak bete eta botatzeko kutxa jarrita

goiatz labandibar

Elorsoro kiroldegia bere instalakuntzei eta eskaintzen dituen ekintzei buruzko inkesta egiten ari da, «erabiltzaileen adostasun maila jakiteko».

ISO 9001 ziurtagiria lortu zutenetik, urtero egiten dute inkesta. Hilaren 18ra arte jasoko dituzte herritarren iritziak.

Inkestak, kiroldegiko sarreran

Kiroldegiko sarreran jarrita dagoen mahai batean bete daitezke inkestak, eta buzoira bota. «Jendea ez da gehiegi animatzen inkestak betetzera, baina oso interesgarria da guretzat erabiltzaileek pentsatzen dutena jakiteko», azaldu du Josetxo Jauregialzok, Elorsoroko arduradunak.

Aurten, bi inkesta

Aurten, 150 bat inkesta inguru jasoko dituztela aurreikusi dute. «Geroz eta gehiago jaso, orduan eta hobe», diote Elorsorotik.

Aurten, bi inkesta jarri dituzte: batetik, instalakuntzei, harrerari, prezioei... buruzkoa. Bigarrena, aerobik, spinnin eta igeriketa ikastaroei buruzko «adostasun maila» ere ezagutzeko egin dutena.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa