
Urdaibaik irabazi du Kofradiako XIV. Ikurrina, estropada ikusgarrian
Arrauna
Sei segundorengatik ez zuten 'Libia' ontzikoek bandera irabazi, eta lidergoari ezin izan diote eutsi
erredakzioa
Itsasoa zakarra zegoen atzo bokalearen kanpoaldean, eta horrek are ikusgarriago egin zuen estropada. Hori gutxi balitz, haize aldaketa handiak izan ziren txanda batetik bestera, eta estropada erabat baldintzatu zuen.
Urdaibaik irabazi zuen estropada; bigarren sailkatu zen Castrori segundo bakarreko aldea atera zion. Orio izan zen hirugarren, Urdaibairen atzetik lau segundora, eta laugarrena eta bere txandako azkena, San Pedro, sei segundora.
Motel hasi ziren sanpedrotarrak, baina estropada eremuan aurrera egin ahala kontrarioekiko aldea murrizten joan ziren, batez ere bigarren eta laugarren luzeetan, hots, kanpoaldetik barrualdera.
Edonola ere, ezin izan zuten Urdaibai menperatu, eta ordura arte berea zuten lidergoa galdu egin zuten. Castro da orain sailkapeneko liderra.
Uholde morea
Kluba 50. urteurrena ospatzen ari da, eta kirol arloko emaitzek bat egiten dute ospakizunarekin. Morez jantzi zen atzo San Pedro. Herritarrek dena eman zuten atzo Libia animatzen. Nabari da zaleak ilusioa berreskuratu dutela, eta estropada irabazi ez arren, pozik eta itxaropentsu daude San Pedron, orain arte txukun ari baitira.
Odol kontrola, ustekabean
Estropada hasi baino lehen, ezustean odol kontrola pasatu behar izan zuten arraunlari guztiek. 16:00etan hasi ziren analisiak egiten, arraun egin behar zutenei, zein aurkeztutako besteei.
atzoko sailkapena
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.