
IX. Txantxangorri Saria jokatuko da etzidamu
Bertsolaritza
Herriko zortzi bertsolari ariko dira lehian Landare Elkarteko bertso afarian; txartelak salgai daude dagoeneko
Alain maya
Herriko bertsolarien arteko IX. Txantxangorri Saria jokatuko da etzidamu, Landare Elkartean, 21:00etatik aurrera, Xenpelar Bertso Eskolak, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Landare Elkarteak antolatuta.
Aurretik baina, finalaurrekoa jokatuko da Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan. Bertan Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Haritz Casabal, Gorka Etxeberria eta Asier Etxeberria ariko dira. Bi onenak finalerako sailkatuko dira, non Iker Goñi, Aitor Albistur, Josu Oiartzabal eta Jon Ansa izango dituzten zain (aurreko urtetan txapeldun izandakoak).
Aurten bertso afari moduan jokatuko da Txantxangorri Sariko finala. Afarirako txartelak Arkaitza eta Landare tabernetan dauden salgai 15 euroko prezioan.
Finalean egin beharreko lana honakoa da: hasierako agurra eta zortziko handian; zortziko txikian; hamarreko txikian eta kartzelako gaian hiruna bertso. Puntuazio altuena lortzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Bertan, bederatziko txikian hitza emanda bertso bat eta sei puntuko motzean hiruna bertso kantatu beharko dituzte. Bukatzeko, finalistek agur bana kantatuko dute.
Gai jartzaile lanetan Kepa Isasi arituko da, eta epaileak Bakarne Urreaga, Patxi Petrirena eta Iñigo Legorburu izango dira. Bestalde, publikoak txapelketako bertso onenaren saria bozkatzeko aukera izango du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.