Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Pasaia, Errenteria-Orereta eta Lezo pertsonako errenta baxuena duten Gipuzkoako herriak dira. 16.000 eurotik beherako errenta dute hiru herriek, Gipuzkoako bataz bestekotik oso behera

Gipuzkoako pobreenak

jon gonzalo

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak krisialdi hitza aipatu nahi ez duen arren, Oarsoaldeko herritarrek ondo baino hobeto ezagutzen dute hitz horren esanahia. Aspaldi iritsi zen krisialdia eskualde honetara, eta Gipuzkoako Aldundiak pertsonako errentari buruz emandako datuek baieztapen hori berretsi dute.

Oarsoaldea pertsonako errenta baxuena duen Gipuzkoako eskualdea da. Gipuzkoako Aldundiak jakitera eman dituen datuen arabera, Pasaiak, Errenteria-Oreretak eta Lezok 16.000 eurotik beherako pertsonako errenta dute.

Hain zuzen ere, Pasaia da Gipuzkoako pertsonako errenta baxuena duen herria. Pasaitarren pertsonako errenta 15.311 eurokoa da urtean. Zerrenda horretan, Errenteria-Orereta eta Lezo daude bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

Donostialdea, zerrendaren beste puntan

Gipuzkoako pertsonako errentari dagokion zerrendan, Donostialdea dago sailkapenaren buruan. Donostialdeko herritarrek 26.505 euroko pertsonako errenta dute. Alegia, Oarsoaldekoek baino 10.000 euro gehiago.

Nolanahi ere, pertsonako errenta handiena duen herria Abaltzisketa da. Herri honetako pertsonako errentak %37 egin du gora azken urtebetean. Gipuzkoako Aldundiak emandako datuen arabera, 27.629 euroko pertsonako errenta dute abaltzisketarrek.

Zerrenda honen bigarren tokian lehen aipaturiko Donostia dago, eta, hirugarrenean, Hondarribia.

Errenta «homogeneoa» dela azpimarratu du Aldundiak

Abaltzisketaren eta Pasaiaren arteko aldea 12.318 eurokoa den arren, Gipuzkoako herrien pertsonako errenta «homogeneoa» dela azpimarratu du Gipuzkoako Aldundiak. «Batez besteko pertsonako errenta 20.980 eurokoa da Gipuzkoan, eta herrien artean ez dago aparteko ezberdintasunik», azaldu dute.

Nolanahi ere, datuak begiratuz ondorio garbi bat atera daiteke. Kostaldeko herriek pertsonako errenta altuagoa dute. Donostia, Hondarribia eta Zarautz dira horren adibide garbiena. Aldunditik azaldu dutenez, «kostaldeko herrietara errenta altua duten herritar asko joaten dira bizitzera, eta horrek herri hauetako errenta handitzen du. Horregatik daude sailkapenaren buruan».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa