
Lobato etxea laster botako dute
Hirigintza
ðð
Altzate inguruan eraikiko dituzten 262 etxebizitza berrien sarrera izango da egun Lobato dagoen gunea
iker vidal
Inguruan dauden eraikin guztiak bota zituztenetik denbora dezente pasatu den arren, Lobato etxeak zutik dirau oraindik. Ez dirudi, dena den, denbora askorako izango denik. Errenteriako-Oreretako Udalak eta Ibargain etxebizitza sustatzaileak, Altzateko gunean 262 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu baitute.
262 etxebizitza horietatik, 52 babes ofizialekoak izango dira. Etxebizitzez gain, oinezkoentzako zein txirrindularientzako bide egokiak jarriko dituzte eta Lezo zein Errenteria-Orereta udalerrien beharrak aseko dituen aparkalekuak eraikiko dira.
Altzateko gune hau, Lezo eta Errenteria-Orereta bitartean dago. Hori dela eta, 2004. urtean bi udalek elkarlanerako hitzarmenana sinatu zuten.
Dena den, eraikuntza sektorearen krisia dela eta, urbanizazioa eraikitzeko prozesua moteldu egin da azken hilabeteetan. Lobato etxearen jabea etxe eraikuntza enpresa bat da, horregatik, baliteke eraiste prozesua pixka bat atzeratzea.
27 urte okupatuta
Aurten 27 urte beteko dira Lobato etxea okupatu zutenetik. Urte guzti hauetan ekintza ugari antolatu dituzte bertan. Hamaika kontzertu egin dira, festak, tailerrak, hitzaldiak... Bizitza eman diote bertan bizi direnek urte guzti hauetan erortzear den etxeari. Azken urte hauetan etxearen etorkizunarekin kezka handiak izan dituzte bertako biztanleek. Orain, aldiz, badakite etxearekin zer gertatuko den.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.